Bilboko IX. Berbagunea martxan
2022-11-09 13:34 Euskerea berbagaiKoldo Narbaiza Euskera eta Hezkuntza Saileko zinegotzi-ordezkariak be parte hartu dau.
Euskerearen aldeko ekintza honen bidez, asmoa da Bilbon edade guztietako euskaldunak batzea mahai baten inguruan, erabilerea sustatu eta normalizetea, euskeraz berba egin deien era bateko eta besteko gaien gainean (liburuak, kirola, aisialdia, giro atsegin eta lasaian.
Gaurko egunean zehar, espero da gitxi gorabehera 1.100 personak parte hartzea jarduera honetan, batzuk ezezagunak, beste batzuk ezagunak, erakundeetako ordezkariak, kirol arlokoak, kulturearen edo komunikazinoaren arloetakoak.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Berbagunearen bederatzigarren edizinoan parte hartu dau gaur goizean; Udalak sustatzen dauen ekimenetako bat da Berbagunea.
Alde horretatik, bada, Bilboko alkateak honen moduko ekintzen garrantzia nabarmendu dau: Eremuak sortu behar ditugu euskerazko hartu-emonak agirian jarteko eta kapaz izan behar dogu Bilboko euskaldunei parte hartu eta eragiteko euskerea normalizetan, Bilbo gero eta euskaldunagoa bihurtzen, euskerea berezkoa izan daiten eta kaleetan, plazetan eta parkeetan entzun daiten.
Bilboko Udaleko alkateagaz batera, Koldo Narbaiza Euskera eta Hezkuntza Saileko zinegotzi-ordezkaria eta udal korporazinoko beste kide batzuk be izan dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!