Uribe Kosta taldeak irabazi dau Leioan
2022-11-09 13:02 BertsolaritzeaZemendiaren 21ean Zornotzan jokatuko dan lehenengo finalaurrekorako txartela be irabazi dau.
Aurtengo edizinoko bigarren saioa jokatu da gaur Leioan, Uribe Kosta eta Hego Uribe taldeen artean. Saioa Leioako Betiko Ikastolan izan da eta bertako ikasleek izan dabe saioz gozetako aukerea. Irabazlea Uribe Kosta taldea izan da.
Sariketa honetan, saioak sailkapen-izakerakoak dira. Beraz, irabazi ez dauen taldea kanporatuta geratzen da eta irabazlea, barriz, finalaurrekoetan sartzen da.
Uribe Kosta taldeak, beraz, zemendiaren 21ean Zornotzan jokatuko dan lehenengo finalaurrekorako txartela irabazi dau, gaurko kanporaketea irabazita. Bertan, asteleheneko kanporaketea irabazi eban Lea-Artibairen kontra jokatuko dau saioa.
Gaurko saioko aurkezlea Peio Molinuevo izan da eta epaimahaian Beñat Romero, Arkaitz Zipitria eta Miriam Juaristi izan dira. Idazkari lanetan Ander Elortegik jardun dau.
Saioan giro ezin hobea izan da eta parte-hartzaileak, barriz, Uribe Kostako taldean, 18 urtera artekoak Naroa Jaio, Maialen Lago eta June Diaz; 19-25 urte artekoak: Peio Lago, Unai Mendiburu eta Unai Luzirika.
Hego Uribe taldean, 18 urtera artekoak: Iraia Lauzirika, Garazi Uriarte eta Haizea Telleria; 19-25 urte artekoak: Unai Foruria, Maddi Askaiturrieta eta
Maite Sarasola.
Hurrengo sailkapen-saioak
2022/11/14: Busturialdea-Durangaldea: Bilboko Urretxindorra Ikastolan, goizeko 10:00etan.
2022/11/16 Hego Uribe-Busturialdea: Mungiako Torrebillelan, goizeko 10:30ean.
2022/11/21 1. Kanporaketako irabazlea – 2. Kanporaketako irabazlea: Zornotzako Zelaieta Zentroan, 18:00retan.
2022/11/23 3. Kanporaketako irabazlea – 4. Kanporaketako irabazlea: Barakaldoko Clara Campoamor Kiltur Alkartea, 18:00retan.
Finala
2022/12/1, eguena, Bilboko BBK Salan, 18:00retan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!