Bizkaiak Euskaraldiagaz bat egin dau
2022-11-09 08:09 Euskerea berbagaiHerritarrak ekimenean parte hartu deien animau ditu.
Bizkaiko Foru Aldundiak Hitzez ekiteko garaia lelopean zemendiaren 18tik abenduaren 2ra egingo dan euskerearen aldeko ekimena babestu dau. Aurten be, BFA-k bat egin dau Euskaraldia ekimenagaz eta, esangura horretan, konbita egiten deutse Bizkaiko herritar guztiei zemendiaren 18an hasiko dan Euskaraldiaren hirugarren edizinoan parte hartu deien.
Euskaraldiaren aurtengo helburua kaleak betetea izango da euskeraz berba egitea inoiz baino errazagoa izan daiten. Bizkaiko erakundeak bat egin dau Belarriprestek eta ahobiziek aukerak izan deiezan euskeraz berba egiteko. Aldundiak euskerea sustatzeko babesten dituan proiektuen artean dago Euskaraldia eta Foru erakundeak martxan dituan beste hainbat proiektugaz eta babesten dituan gainerako ekimenakaz batera, gizarte euskaldunagoa lortzea dau helburu.
BFA-k herritarrak animau gura ditu, Ahobizi edo Belarriprest moduan, euskeraz bizi eta hizkuntza-ohiturak aldatu deiezan, euskerearen erabateko normalizazinoa lortzeko. Era berean, Bizkaiko erakundeak bere animau ditu Arigune moduan Euskaraldian parte hartu deien.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!