Markina-Xemeinen hasiko da XXX. Bertsolari Gazteen BBK Sariketea

Bizkaie! 2022-11-04 12:33   Bertsolaritzea

Finala Bilbon, abenduaren 1ean.

Bilbon aurkeztu dabe sariketea (argazkia: Bizkaiko Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Edizino biribila izango dau aurtengoa Bertsolari Gazteen BBK Sariketeak, 30.a. Ohiko moduan, Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Ikastolen Alkarteak plazan kantetako aukerea emongo deutse herrialdeko bertsolari gazteei, eskualdeen arabera atondutako zortzi taldetan: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe, eta Uribe-Kosta.

Aurtengo edizinoa aurkezteko agerraldian izan dira Oihana Bartra bertsolaria, Juanjo Respaldiza Ikastolen Alkarteko ordezkaria, Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Alkarteko lehendakaria eta Koldo Bilbao BBK-ko kultura arduraduna.

Lehenengo saioa astelehenean, hilak 7, jokatuko da, Markina-Xemeinen. Lea-Artibaiko seikoteak eta Arratiakoak kantauko dabe lehenengo kanporaketa horretan. Ondoren, beste hiru kanporaketa izango dira, Leioan, Bilbon eta Mungian.

Kanporaketetako lau irabazleek finalaurrekoak jokatuko ditue, zemendiaren 21ean Zornotzan eta 23an Barakaldon. Aurtengo nobedadeetako bat izango da finalaurrekoetako saio biok arratsaldez jokatuko dirala eta euskaltegietako ikasleak egongo dirala entzuleen artean. Final laurenak betiko lez, goizez, izango dira, ikastetxeetako ikasleak publikoan.

inal handia abenduaren 1ean jokatuko dabe finalaurrekoetako talde irabazle biek, Bilboko BBK Salan, 18:00etan. Aurtengoa sariketearen 30. edizinoa izanik, finalaren eguna berezia izango da. Finalisten arteko lehiaz gan, sorpresak eta ospakizuna agindu ditue antolatzaileek. Sariketearen parte izan diran bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak... batuko dira, egindako bidea gogoan. Eskualde bakotxeko bertsolari bana egongo dira: Ibon Iza, Onintza Enbeita, Igor Elortza, Asier Alcedo, Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue eta Jone Uria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu