Harkaitz Canok 'Gente que trabaja en los tejados' liburua aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2022-11-08 08:15   Kulturea

Hitzordua zemendiaren 8an, 19:00retan izango da Bidebarrieta Kulturgunean.

Liburuaren egilea, Ortega Muñoz Fundazinoak argitaratua, Javier González de Durana Fundazinoko zuzendaria eta Jordi Doce, Voces sin tiempo bildumako zuzendaria izango dira Liburutegiko Areto Nagusian.

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean aurkeztuko dabe Gente que trabaja en los tejados, Francisco Javier Irazokik aukeratutako antologia. Irazokik dinoanez, Harkaitz Canok beste begirada bat emoten dau. Euskal Herrian jaio zan eta denporaldi luzeak emon ditu New Yorken eta Parisen, kultur edegierea ekarri deutsen uriak. Idazlearen bertsoen izakerea da ondorioa. Haren zuhaitz nagusiak gizakiak dira. Batzuetan fruitu eta adar psikologiko konplexuakaz. Hiru ataletan banatua dago: Paisaje interior, Paisaje de incendios eta Paisaje final, liburuak ibilbide zabala eta errebelazinoz betea eskaintzen deusku, bere antologoak dinoan legez, galderaz egindako ezagutzara heltzen dan poesia batean barrena.

Harkaitz Cano Zuzenbidean lizentziatu zan Donostiako UPV/EHUn eta Lubaki Banda kolektiboa sortu eban 1993an. Urtebete aurrerago, 1994an argitaratu eban lehen poesia liburua, Kea behelainopean bezala. Gero etorriko ziran hurrengo nobelak: Beluna jazz (1996, eleberri honen euskerazko jatorrizkoa) eta Pasaia blues (1999); gaztelaniaz argitaratutako ipuin-antologia bat, egilearen kontakizunik onenak batzen dituana, Enseres de ortopedia inútil (2002) eta El puente desafinado (2003), New Yorkeko literatur kroniken liburu bat. Gaur egun euskal literatura barriaren baliorik egonkorrenetakotzat joten da, bere lan guztiek izan daben ikusleen onarpen handiak erakusten dauen bezela. Euskal Herriko hainbat egunkaritako ohiko kolaboratzailea da, baita irrati eta telebistako gidoilaria be.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako gunea da eta helburuak ditu kulturea, literaturea eta zientzia jorratu eta sustatzea. Sartzea doban da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu