Elvira Dyangani Osek eta Yaiza Fernandezek museoaren etorkizuna izango dabe berbagai
2022-11-07 07:50 KultureaHitzordua Artium Museoan izango da gaur, zemendiak 7, 18:30ean.
Museoen funtzinoari buruz dituen ideia eta etorkizunean izango dituen erronkei buruz berb egingo dabe biek euren lan arloak gogoan hartuta.
Artium Museoak bere 20. urteurrena dala eta atondutako Museoaren Etorkizuna zikloaren barruan dago berbaldia. Museoen funtzinoari buruzko ideak eta etorkizunean izango dituen erronkei buruz berba egingo dabe biek euren lan-esparruak gogoan hartuta
Elvira Dyangani Ose Bartzelonako Arte Garaikideko Museoko zuzendariak eta Yaiza Hernández filosofo eta Goldsmiths, University of Londoneko irakasleak barriketaldia izango dabe gaur, zemendiak 7, 18:30ean. Berbaldi-programa hau Artium Museoak museoen etorkizuneko ikuspegiei buruzko hausnarketa-foro bat edegiteko da, arte garaikidearen esparruko eragile nabarmenen parte-hartzeari esker.
Alkarrizketa honetan, Elvira Dyangani Osek eta Yaiza Hernándezek museoaren eginkizunaren inguruan dituen ideak jorratuko ditue, baita etorkizunerako proiekzinoak be. Dyangani Ose nazinoarteko hainbat erakundetan eta, orain, Bartzelonako Museu d'Art Contemporaniren zuzendari lanetan izandako esperientziak azalduko ditu eta Hernándezek museoaren bihar-etziko jokeren gainean birpentsetan laguntzeko gogoeta teorikoak egingo ditu.
Elvira Dyangani Ose Bartzelonako MACBA, Museu d'Art Contemporaniren zuzendaria da 2021etik. Aurretik, Londresko The Showroom-eko zuzendaria izan zan. Fondazione Pradako Pentsamendu Kontseiluaren kidea, Goteborgeko Arte Garaikideko Nazinoarteko Biurtekoaren zortzigarren edizinoko komisarioa eta Tate Moderneko Nazinoarteko Artearen komisarioa.
Yaiza Hernández Velázquez filosofoa da eta Goldsmiths, University of Londoneko Ikusizko Kulturen Departamentuko irakaslea. Aurretik sei urtez zuzendu eban MRes Art: Exhibition Studies Londresko University of the Arts-eko Central Saint Martins-en, eta hamarkada luze batez erakunde artistikoetan lan egin eban. Haren azken argitalpenen artean dagoz: Who Needs Exhibition Studies?, Art, and its Worlds: Exhibitions, Institutions, and Art Becoming Public (Afterall, 2021) eta Imagining Curatorial Practice after 1972 eta Curating after the Global (MIT, 2019).
Kontuak kontu, 20. urteurrenaren ospakizunen barruan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, artearen arloko eragileakaz topaketa batzuk programau ditu, museoen etorkizuneko ikuspegiei, hareen gizarte eta ondare-erantzukizunari eta ezagutzearen sorkuntzeari buruzko hainbat ikuspegi emoteko. Elvira Dyangani Ose eta Yaiza Hernándezen arteko alkarrizketea zikloko laugarren ekitaldia izango da, Juan Luis Moraza artista, komisario eta Vigoko Unibersidadeko irakaslearen, Clémentine Deliss Cambridgeko Unibersidadeko irakaslearen eta Nuria Enguita Valentziako IVAMeko zuzendariaren ondoren.
Zikloa abenduan amaituko da Asier Mendizabal artista eta irakaslearen berbaldi bategaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!