2022/11/16 18:00
Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. | BerbaldiakUmeentzako itzultzea eta gazteengana itzultzea'.
Irati Jimenez idazleak dino irakurleak galtzen gabizela eta adituek dinoe umeak eta gazteak izango dirala geroko irakurleak eta sortzaileak. Umeek plazerrez irakurten dabe gazteek mesfidantzaz.
Euskeraz sortutako originalez gan, argi dago irakurle gazteak erakarri beharra daukagula, mundu barrietara zabaldu. Klis-Klasikoak bildumeagaz batera –Pinotxo, Tom Sawyer...– Printze Txikia edo Harry Potter lako lanak euskeratuak ditugu baina ordua da galderea egiteko: Zer itzuli hemendik aurrera? Zelan itzuli? –jasotzaileen hizkuntza mailea, itzulpenak oraindino be eragin leiken ustezko ahalegin handiagoa...
Miren Agur Meabe itzultzailea da baina editorea be izana da, baita sortzailea be: Itzulpen lanak zertan eragiten deutso bere sorlanari, zer eragiten deutso, zein egoeratan dago? Zelako esperientzia izan dau Aiora Jakak orain artekoan, igarri dau alderik helduentzako eta ume-gazteentzako lanen artean?
Biek ala biek jaso dabe Vitoria-Gasteiz itzulpen saria, baita Patxi Zubizarreta moderatzaileak be eta aukera parebakoa dogu eten bat egin eta hausnarketa egiteko. Argi dago ezinbestekoa dala irakurleak erakarteko eta sortzaileak bideratzeko.
Hizlariak: Miren Agur Meabe, Aiora Jaka; moderatzailea: Patxi Zubizarreta,
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!