Pello Reparazek sortu dau XXIV. Korrikaren abestia

Bizkaie! 2025-12-11 13:42   Euskerea berbagai

Entzun Xiberutikan Mendebaldera hemen.

Erramun Martikorena, Ane Elordi, Pello Reparaz eta Maixux Zugarramurdi. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ane Elordi Korrika arduradunak eta Pello Reparaz abestiaren egileak XXIV. Korrikari doinua jarriko deutson kantua aurkeztu dabe, Xiberutikan mendebaldera izenburupean, Agoizko Kultur Etxean. Horrezaz gan, bideoklipea be plazaratu dabe.

Pello Reparazek sortu ditu abestiaren musikea eta berbak, baita bideoklipea be. Reparazegaz batera, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena abeslariek hartu dabe parte. Bideoklipari jagokonez, nabarmentzekoa da plano-sekuentzian grabauta dagoala.

Ane Elordik ondokoa esan dau: eskerrik asko Korrikarako abesti zoragarria sortzeagaitik eta, arabere gehiago, musikatik euskereari eta euskal kultureari egiten deutsazun ekarpenagaitik.

Aurten, lehenengo aldiz, AEK osoak prozesu demokratiko baten bitartez aukerau dau zeini egin abestiaren enkargua.

Ondoren, Reparazek hartu dau berbea eta Korrikaren abestia egitea haren ibilbide artistikoko erantzukizun eta poz handienetako bat dala autortu dau hunkituta: ez da enkargu hutsa: abestiaren bidez euskereak eta Korrikak niri emon deustana bueltetea da. Biziteko, alkar jagoteko eta etorkizun duinago bat alkarregaz irudikatzeko modu bati buruz gabiz. AEKren euskaltegietan parte-hartzeko lehen urratsa emoteko, alabeagaz dauen alkarrizketa batean euskeraz egiten animetako, edota Korrikan kilometro bat gehiago egiteko sustatzeko balio badau, kantuak bere helburua beteko dau.

Behin aurkezpena eginda, bideoklipa proiektau dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu