BizkaiaGara-k bere ibilbideari ekin deutso

Bizkaie! 2022-11-04 08:54   Kulturea

Herririk herri hazi bat landatu behar da, bakotxak berea, horixe da BizkaiaGara.

Bizkaiko Foru Aldundia, EDE Fundazinoa eta BBK dira babesle bolunta-ren lekukoa hartzen dauen herritarren ekintzarako, boluntariotzarako eta personen, kolektiboen, erakundeen eta erakundeen zerbitzurako gizarte-partaidetzarako agentzia barria. BBK Salan aurkeztu da, erakunde publikoen eta gizarte-eragileen ordezkaritza zabala tartean zala.

BizkaiaGara jentaurrean aurkeztu da Bizkaiko gizarteko arlo guztietako ehun ordezkari inguru batu dituan ekitaldian. Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Xabier Sagredo, BBK-ko Presidentea; eta Jon Mancisidor, EDE Fundazioko Presidentea, izan dira ekitaldiaren buru. Bertan, bolunta-ren lekukoa hartu dauen BizkaiaGara-ren helburu nagusiak azaltzea izan da asmoa. Iker Díez Iturralde, Alberto Marcos eta Ibon Koteron albokariek Bilboko Gran Via kalea zeharkatu dabe, Moyua plazatik BBK Salara, BizkaiaGara-k martxan jarri nahi dauen ekintzea, herritarren parte-hartzea eta lurraldearen aktibazinoari eginiko deia zabalduz.

BBKren aldetik, Nora Sarasola Gizarte Ekintzako zuzendariak azpimarratu dau garai barrien garrantzia eta BizkaiaGara zein testuingurutan eregi dan: Proiektu honek Bizkaiko bazter guztietara helduko dan herritarren mobimentua eregi gura dau; eragile publiko, pribatu, enpresa, hirugarren sektoreko erakunde eta pertsona indibidualetatik sortuko diran era guztietako ekimenei lekua emongo deutsena; edade guztietako personei, konpromiso egonkor edo puntualak hartzeko aukerea daben personei, gure lurraldearen erronkei heltzeko konpromisoa hartzeko aukerea emonik.

Jon Mancisidor EDE Fundazioko Presidenteak azaldu duenez, beharrak aldatu egiten dira eta aukera barriak sortzen dira komunidade-lanerako, gizarte-partaidetzarako eta boluntariotzarako. Bizkaia harago joateko gaitasuna erakutsi daben persona eta erakundeen ekosistema bizia da. Hamarkada bitan bolunta-ren bidez lortutako heldutasun eta ikaskuntza guztiagaz, lekuko baliotsu hori hartzen da eta orain kohesino gehiago, barrikuntza sozial gehiago, persona gehiago eta konprometidutako erakunde gehiago amesteko gaitasuna dogu. BizkaiaGara lehenengo lerroan egongo da Bizkaiko ekosistema soziala indartzeko, aukerak eta ekintzak sortzeko eta erronka barriei erantzuteko.

BizkaiaGara-k personen, kolektiboen, erakundeen eta enpresen konektorea izan nahi dau. Holan azaldu dabe proiektuaren koordinatzaile diran Leire Ortiz de Zarate eta Danel Alberdik. BizkaiaGara-ren bidez herritarren konpromisoa indartuko dogu, guztia birpentseu deiela gura dogu gizarte-eraldaketa sakoneko testuinguruan. Gure erantzukizuna da, baita gure eskubidea be, esan dau Alberdik. Ekintza komunitarioa eta boluntariotza gizarte gisa partekatzen ditugun balioen isla dira. Boluntariotzea alkartasunerako tresna indartsua da eta aldaketearen eragile bihurtzen gaitu. BizkaiaGara osotzen dogunokn eretxiz, egiten doguna gara: herritar solidarioak, aktiboak, kritikoak eta eraldatzaileak. Hori da gure esentzia, aitatu dau Ortiz de Zaratek.

Bestalde, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak nabarmendu dauenez, benetako lana orain hasten da. Herriz herri; pertsonaz persona; ahoz aho eta entzuten, ondo entzuten. Hau da, alkar lan egiten eta proiektuak sortzen. Herri bakotxean hazi bat landatzen, bakotxean berea. Hori izango da BizkaiaGara, proiektu oso berezia lurralde eta gizarte berezi batentzat

BizkaiaGara-k, egunotan kaleratutako http://www.bizkaiagara.eus webgune barriaren bidez, sare sozialetako profilen bitartez, baita aurrez-aurreko atentzioan be, 360 graduko ingurunea eskainiko dau, boluntariotzea eta parte-hartze soziala sustatzeko, jorratzeko eta balioesteko. BizkaiaGara-k herritarren energia eta herritar konprometiduak behar dituen proiektuak lotuko ditu arlo guztietan: gizartean, hezkuntzan, ingurumenean, kulturan, kiroleletan.... Gainera, BizkaiaGarak boluntariotzako eragileei zerbitzuak eta baliabideak eskainiko deutsee: prestakuntzea, aholkularitzea, ezagutzea. Laguntza teknikoaren bidez, boluntariotzako ekintzak identifiketan, lantzen eta martxan jarten eta boluntarioen gaitasunak hobetzen lagunduko dau. Sare sozialetako profilen bitartez, baita aurrez-aurreko atentzinoan be, 360 graduko ingurunea eskainiko dau, boluntariotza eta parte-hartze soziala sustatzeko, jorratzeko eta balioesteko. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu