'Hondar ahoak' telesaileko soinu-bandea plazan
2022-11-04 08:22 MusikeaAitor Etxebarria da doinuon sortzailea.
Txintxua Films etxeak ETBrentzat egindako Hondar ahoak euskerazko telesaila estreinau zanetik urte bi bete dirala aprobetxauta, kapitulurik kapitulu entzun zan jatorrizko soinu-bandea argitaratu dau Forbidden Colours diskoetxeak. Edizino mugatua da: 300 binilo baino ez ditue argitaratu.
Bildumeak 16 kantu dakarz, Aitor Etxebarria konpositoreak sortuak. Soinu-bandea egiteko prozesuko bitxikeriak eta pieza originalak dira.
Gaur, hilak 4, argitaratu dabe biniloa, Hondar ahoak-en lehenengo kapitulua emon zala urte bi bete diran egunean bertan. Hortaz, edizino mugatu hau eskuratzeko asmoa dabenek bizi ibili beharko dabe. Disko barria erosteko loturea hemen.
Hondar ahoak lau kapituluko telesail laburra da, Koldo Almandozek zuzendua. Genero baltzaren ikutuak dituan thiller horrek kostaldeko herri arrantzale batera eroango gaitu, patroi ezagun baten desagerpena ikertzera doan poliziaren begietatik. Gauzak argitu beharrean, baina, misterioak eta hilketak ugarituko dira protagonistearen inguruan.
Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoy dira telesaileko aktore nagusiak. Ganera, beste euskal aktore ezagun asko be agertzen dira, besteak beste, Iñaki Beraetxe, Sara Cozar, Ainhoa Artetxe eta Ander Lipus.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!