Ane Elordi da Korrikaren arduradun nagusi barria

Bizkaie! 2022-11-03 08:03   Euskerea berbagai

Asier Amondoren lekukoa jaso dau Ane Elordik (Zornotza, 1991). 

AEK-k azken Batzar Nagusian erabagi eban izentapena. Amondok berak AEKn jarraituko dau, beste eginkizun batzuetan.

Elordiren esanetan, Korrika kolore, eretxi eta pentsamolde asko batzen dituan Euskal Herriko egitasmo bakarrenetakoa da eta horren gidari izatea ohorea da.

Korrikaren arpegi barria kazetaritzan lizentziaduna da eta 2015etik dabil AEKn. Erakunde barruan lan askotan ibili da Elordi: Irakasle, barnetegietan, berbalagun egitasmoan, komunikazinoan, baita Korrikan bertan be. Besteak beste, 21. edizioan furgonetan bili zan eta 22.ean komunikazino taldeko kidea, beste zeregin batzuen artean.

Poza sentiduten dot lankideek emon deustien konfidantzeagaitik baina bertigoa be igarten dot.

Elordi ordezkari nagusia izan arren, lasterketa erraldoiaren atontzaile sarearen garrantzia be nabarmendu nahi izan dau: AEK-kide guztiok eta herritar asko barik, Korrika ez litzateke posible izango. Gu, azkenean, hautatu batzuk gara eta horretan egoteko ohorea daukagu, baina guk bakarrik ez dogu ezer egingo».

Horrezaz gan, izango dituan erronkak be nabarmendu ditu Elordik: Ekimenaren eragina, poztasun hori, euskerearen aldeko jarrera hori, ez daitezela 10 eguneko kontu hutsean geratu, hau da, egotea baino egitea lortu behar dogu.

Kontuak kontu, 23. Korrika 2024ko martiaren 14tik 24ra izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu