Darabilbok aisialdiko 7 jarduera aurkeztu ditu euskeraz zemendirako

Bizkaie! 2022-11-02 11:24   Euskerea berbagai

Jarduerak zemendiaren 4an hasiko dira, goizeko 10:00etan, tupper sex tailer bategaz.

Darabilbo programea Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen proiektu bat da, aisialdian euskerearen erabilerea sustatzeko helburua duena, euskerea hobetu nahi dabenentzat edo euskeraz dibertidu nahi dabenentzat da.

Programa horretako ekimenetako edozeinetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena emotea darabilbo.eus webgunean, darabilbo@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefonoan. Nahi dauenak telefono zenbaki horretan bertan aurkeztu leikez ideak.

Jarduerak barikuan, zemendiaren 4an, hasiko dira, goizeko 10:00etan, tupper sex tailer bategaz, Dolaretxe auzoan.

Eguenean, hilaren 10ean, Berbagunearen ekintzeagaz lotutako tailer bat izango da Miribillan.

Hilaren 13an, jarduerabi izango dira: Batetik, kirola eta naturea Urkiolaren inguruko orientaziNo-jardueran batuko dira eta, bestetik, txirrindularitzeagaz lotutako jarduerea egongo da.

Eguenean, hilaren 24an, bisita gidatu bi egingo dira, bata goizez eta bestea arratsaldez, Arte Eder Museoan.

Hurrengo egunean, hilaren 25ean, kakorratz-tailer bat egingo da Iralako udaltegian.

Eskaintza osoa eta informazino gehiago hemen.

Darabilbo

Darabilbori 2013an ekin eutsen eta, ordutik, askotariko jarduerak sartzen dira programan. Jarduerak taldean egiten dira, urteko hilebete guztietan (garagarrilean eta abuztuan izan ezik) eta barruti guztietan.

Dobako jarduera horreetan parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilboren webgunean izena emotea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu