Yaíma Orozco: Kubako lirismo gaur-gaurkoa Euskal Herrian
2022-10-27 09:27 MusikeaKontzertuak emongo ditu Euskal Herrian.
Argentinara, Uruguaira, Txilera, Venezuelara, Mexikora, Espainiara, Portugalera, Frantziara, Belgikara eta Suitzara eroan ditu kantuak Orozco eta Silvio Rodríguez, Teresa Parodi, Liuba María Hevia, Acá Seca Trio, Manu Chau, Liliana Herrero eta Cecilia Todd lako musikariakaz konpartidu dau oholtzea.
Yaíma Orozco abeslari kubatarra Euskal Herrian izango da zemendian. Momentuz, hiru kontzertu iragarri ditu: Bilboko BIRAn joko dau zemendiaren 3an, Ines Osinaga eta Maria Riverogaz; Larrabetzuko Horibai Gaztetxean izango da 6an -Osinaga eta Riverogaz eta 12an Oñatin kantauko dau Beratu jaialdian.
Haren belaunaldiko trobadorerik garrantzitsuenetako bat da Orozco. Troba zaharraren tradizinoaren eragina dau eta artistearen konposizinoek Kubako son, guajira, bolero eta habanera lako generoak hartzen ditu; baina horri guztiari bestelako generoak eransten deutsoz, tartean tangoa, folklore latinoamerikarra, bosa-nova, rocka eta jazza. Ahots zabal, tekniko eta koloretsuaren jaube da Orozco eta lirismoz jantzitako melodiak ontzen ditu.
Euskal Herriagaz be baditu loturak -abizenak erakusten dauenez-: Ines Osinagagaz jo izan dau Kuban, Arrasateko musikaria bertan izan baitzan igaz. Gainera, Osinagak zemendian plazaratuko dauen diskoan parte hartzen dau Yaímak.
La Trovuntivitis kantautoreen taldeko kidea da Orozco.
Mi libertad diskoak, Yaíma Orozcoren lan barrienak, Cubadisco Saria irabazi eban 2021ean, Nueva Trovako Disko Onenaren atalean.
Entzun Yaima Orozcoren Remolino kantua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!