'EH Distopikala', Gatibu taldearen lan barria

Bizkaie! 2022-10-26 08:46   Musikea

EH Distopikala da diskoaren izenburua, gorputza eta gogoa astintzeko deia.

Emili Bosch produktorearen gidaritzapean, pop elektronikoa, funkya, ahaire latinoak eta tropikalak nahastau ditue. Kataluniako musiclanstudios-etan egin ditue disko barria izango danaren grabazinoak. Datu lez baino ez bada be, estudio horretan grabau ditue diskoak, besteak beste, shakira, Maria Carey, Fito y Fitipaldis zein Amparanoia.

Poztasun handiz gabiz proiektu hau gorpuzten. Izenburuak, batetik, 80ko hamarkadan ezagun egin zan Euskal Herri Tropikala kontzeptuari egiten deutso erreferentzia eta, bestetik, pandemiak zein larrialdi klimatikoak jendartean eragin dauen etorkizun distopiko ia apokaliptiko baten iragarpenari.

Diskoaren azala Nazario Grazianok egin dau.

Gogotsu gabiz disko barria atontzen eta datozen egun edo asteetan pieza batzuen aurrerapen batzuk eskainiko deutsueguz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu