'Emon giltza - Emon euskerea zuen seme-alabei'
2022-10-25 12:49 Euskerea berbagaiEuskerea familia bidez transmitidureko kanpainea da.
Emon giltza – Emon euskerea zuen seme-alabei goiburuko kanpainearen helburua, euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitiduteak dauen garrantzia nabarmentzea da. Aitatutako kanpainea Bizkaiko 10.000 familia inguruk jasoko dabe (Alkarbidek koordinauta eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta). Horretarako, 0-6 urte bitarteko umeak dituen gurasoek umearen hurreko ingurunean euskerea sustatzeko aholkuak batzen dituan esku-orria jasoko dabe etxean eta euren kezka eta bildurrak uxatzeko atondutako webgunearen barri be izango dabe. Webgune honetan ikusgarri dago aurtengo bideo barria. Horrezaz gan, okozpeko-zapia, merienda-poltsa, kotxean jarteko pegatinea eta KU-KU liburuxkea emongo jake.
0 eta 6 urte bitarteko umeak dituen gurasoak izango dira Emon giltza – Emon euskerea zuen seme-alabei goiburupeko kanpaina honen hartzaileak.
Danetara, 21 udalerritako (Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrankudiaga-Zollo, Basauri, Bilbo, Durango, Erandio, Etxebarri, Getxo, Laukiz, Leioa, Markina-Xemein, Maruri-Jatabe, Orozko, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Ugao-Miraballes, Zeberio eta Zierbena) eta 2 mankomunidadetako (Enkarterri eta Txorierri) 10.000 familia baino gehiago izango dira kanpaina honen hartzaileak. Horreek hizkuntzea geroratzeak dauen garrantziaz sentiberatzeko hainbat euskarri jasoko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!