Herririk herri dabil Euskaraldiaren gune ibiltaria

Bizkaie! 2022-10-25 12:46   Euskerea berbagai

Informazinoa eta prestakuntzea emongo ditue furgonetan zemendiaren 27ra arte.

Euskaraldiaren gune ibiltaria Ermuan (argazkia: Euskaraldia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskaraldia hasteko hilebeteren faltan, herririk herri ibilaldia hasi dau Euskaraldiaren furgoneteak, hau da, gune ibiltaria dalakoak. Girotzeko eta herritarrak aktibetako asmoz dabil Euskal Herrian geldialdiak egiten eta, ganera, formakuntzea eta informazinoa emoten ditue herri bakotxean.

Euskaraldian izena emon nahi dabenek be furgonetara jo leikie (webgunean be emon leiteke izena). Zemendiaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo dan ariketa sozialari ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko aholkuak eta jarraibideak be emongo ditue furgonetan doazanek. Bestetik, Euskaraldiaren elastikoak, banderak, poltsoak eta abar saltzen ditue gune ibiltarian.

Kutxabank eta Zubeldia Rent babesle dirala, pasa dan hilean ekin eutsan herririk herriko bideari furgoneteak, zemendiaren 27ra arte. Furgonetea euren herri edo auzora heldu dala aprobetxauta, lekuan lekuko batzordeak ekitaldi eta ospakizun osogarriak antolatzen dabiz. Orain arte, Orion, Portugaleten, Gasteizen, Mungian, Ziburun, Lizarran, Sopelan, Ermuan, Getxon eta beste hainbat lekutan egon da furgonetea.

Hurrengo hitzorduak honeek dira: Soraluze (urriaren 26an), Oñati (27an), Elizondo eta Hondarribia (28an), Donibane Garazi (29an), Arbona (30ean) eta Gernika (31n). Urriko Azken Astelehenagaz egingo dau bat furgonetea Gernikara egitekoa dan bisiteak.

Zemendiaren 27ra arte, beste dozenaka herri dagoz gune ibiltariaren agendan: Azpeitia, Basauri, Irun, Arrasate, Galdakao, Durango, Donostia, Erandio, Baiona... Beheko irudian dagoz hitzordu guztiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu