Zemendiaren 11n emongo ditue Tokikom Sariak

Bizkaie! 2022-10-25 08:25   Kulturea

Kazetaritza lanak baino, komunikazino proiektuak.

Oñatin. ArantzazuLAB aretoan izango da sariak emoteko aurtengo ekitaldi berezia, izan be, komunikazino taldeak bere sorrerearen 10. urteurrenagaz lotuko dau.

Kazetaritza lanak baino, komunikazino proiektuak

Sariotan toki komunikabideen kazetaritza lanak saritzen dira normalean. Aurtengo edizinoan, barriz, Alkarregaz bidea eginez goiburuari eutsiz, hamar urte honeetan nabarmendu diran tokiko komunikazino proiektuak sarituko dira, Tokikomeko bazkideen artean dagoan aniztasuna eta egiten dan lan handia aldarrikatzeko asmoz.

10 urteko errepasoa, ikus-entzunezko dokumental batean

Sariak emoteaz gan, aukerea aprobetxauko da taldearen 10 urteko historia laburbatzen dauen ikus-entzunezko lan bat estreinetako. Dokumental
horretan euskerazko toki komunikabideak batzen dituan taldeak orain arte egindako ibilbidea kontauko da, ibilbide horretan zuzenean parte hartutako lekukoen azalpenen bitartez.

Barrura begirako gogoetarako foroa

Goizean zehar hainbat mahai-inguru izango dira, Tokikom osotzen daben toki komunikabideen arteko eretxi trukea sustatzeko, sektoreak hurrengo urteetarako
mahai gainean dituan erronkak ardatz hartuta: Erakundearen beraren izakerea eta funtzinoa hurrengo urteetan, komunikabideen finantzazinoagaz lotutako erronkak, digitalizazinoak dakarzan aukera... Mahai-inguru horreetan, taldea osotzen daben komunikabideen esperientziak eta itxaropenak be landuko dira.

Ospakizun publikoa, 2023an

Aurreko edizinoetan ez bezela, 2022ko Sarien ekitaldia gehienbat barrura begirako topaketea izango da, taldea osotzen daben bazkideen arteko hartu-emonak landu eta hurrengo urteetako lana zehazteko. Hamargarren urteurrenaren ospakizun publikoa egiteko, taldea beste ekitaldi handiago bat atontzen dabil, 2023ko lehen hiruhilekorako.

76 komunikabide

Gaur-gaurkoz, 28 bazkidek osotzen dabe Tokikom, 74 hedabide kudeatzen dituenak: 32 webgune, 28 aldizkari, 5 telebista eta 9 irrati. Danetara, 240 behargin dabiz taldeko komunikabideetan, % 58 emakumezkoak eta Euskal Herri osoko 297 udalerritara heltzen dira. Gaur-gaurkoz, Taldeko edizino digitalen trafikoa euskerazko medio ez-publikoak batzen dituan Hekimen alkarteko guztien % 63 da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu