Martxan da CAF-Elhuyar sariketea, 'Begiratu urrunera' goiburupean
2022-10-21 12:37 KultureaLanak aurkezteko epea 2023ko zezeilaren 6ra arte egongo da zabalik.
CAF-Elhuyar sariak Elhuyarrek atontzen ditu, CAF enpreseagaz batera eta NEIKERen babesari esker.
Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskeraz gizarteratzeko lanak autortzea eta bultzatzea dau helburu sariketeak.
Begiratu urrunera da 2023ko edizinoaren goiburua: Lemearen mezua Isaac Newtonen esaldi honi lotuta dago: Urrunago ikusi badot, erraldoien sorbalda gainean jesarri nazelako izan da. Hain zuzen be, hori da ezagutza zientifikoaren muina: Hutsetik sortzen dauen jenioaren estereotipoa alde batera itxita, aurrekoek egindakoaren talaiatik aurrera begiratzen dabe ikertzaileek, urrunera, gauza barriak egiteko. Eta horretara gonbidatu nahi ditu zientzialariak eta zientziazaleak aurtengo CAF-Elhuyar sariketeak, goiburu horren bidez kultura zientifikoa zabaldu deien, gaur egungo jarrerea oinarri hartuta, urrunera begiratuz.
Lanak ondoko kategoria honeetan aurkezteko aukerea izango dabe:
• Dibulgazino-artikulu originalak. Azpikategoria bi ditu: Dibulgazino-artikulu orokorra eta doktore-tesian oinarritutako dibulgazino-artikulua.
Azpikategoria horreen irabazleek 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetzea eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko ditue.
• Zientzia-kazetaritza arloko lanak. Irabazleak 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetzea eta eskulturea eskuratuko ditu.
• Sorkuntza-bekea. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko alkarrekintzea lantzen daben proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuen egileek 5.000 euroko dirulaguntzea jasoko dabe ha lantzeko, baita eskulturea be.
Horrezaz gan, Neiker saria emongo jako lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da eta bateragarria da beste sariakaz.
Lanak 2023ko zezeilaren 6ra bitartean aurkeztu daitekez hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!