'Minaren Poema' poesia eta kantua dakarz Keu Agirretxeak
2022-10-21 11:12 MusikeaSentimendua da nagusi, azaleratu nahi danari garrantzia emonez.
Kirmen Uriberen 17 segundo poema liburutik hartutako Minaren Poema-ren berbak erabiliz egin dau izen bereko abestia Keu Agirretxeak.
Lagun baten heriotzearen urteurrenean idatzia, lagun hari buruzkoa da poesia; eta saminetik idatzitakoak diran berbak, gitarra eta ahotsagaz baino ez, melodia be barru-barrutik ataratakoa sortu dau Keuk.
Parafernaliak alde batera itxita, sinpletasunak emon leikion sentimendua da nagusi, azaleratu nahi danari garrantzia emonez, ezelako apaindura barik.
Axular Arizmendiren eskutik grabau dau abestia eta ahalik eta soinurik organikoena eta gordinena sortzen saiatu dira, konposizinoari zor jakon naturaltasunari eusteko.
Entzun Minaren Poema kantua hemen.
Parte-hartzaileak:
Musikea: Keu Agirretxea.
Berbak: Kirmen Uribe.
Grabazinoa: Axular Arizmendi (AME).
Azala: Freddy Agirretxea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!