'Lide ta Ixidor', Euskal Opera proiektuko bigarren lana plazan
2022-10-20 13:40 MusikeaProiektua Ibs Classicalek grabau dau.
Bilboko Koral Alkarteak Lide ta Ixidor diskoa aurkeztu dau bere egoitzan (Felipe Serrate 2. 48013 Bilbo), Euskal Opera proiektuko bigarren lana da, hain zuzen be. Proiektua Ibs Classicalek grabau dau Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzearen, Inaem eta Petronor-en babesari esker.
Santos Inchausti, Mungiako zuzendari eta konpositorea, Bilboko Koral Alkartearen jaiotzearen lekuko izan eta, 1898an, Aureliano Valleren agindupean, alkarteko zuzendariorde izentau eben. Haren Lide ta Ixidor lanak, koru-erakundeak eskatu eutsonak ez ditu abertzaletasunaren ideariotik hurreko antzerki lirikoaren ohiko ezaugarriak; hain zuzen be, testuko gaztelaniaren eta euskerearen arteko nahastea Bilboko dialektoa zalakoaren adibide izan zan. Bere garaian, konposizinoak kritikak eragin zituan, zenbaiten ustez libretoa pobrea zalako eta ez ebalako antzerkirako baldintzarik beteten. Halan da be, premiére-aren ondoren, publikoak beste emonaldi bat eskaintzeko eskatu eban, arratsaldeko ordutegian umeentzat eta sekulako erantzuna izan eban.
Estreinaldiaren ondoren, beste hiru saio egin ziran eta hurrengo urtean barriro egon zan ikusgai. Edozelan be, kritikariek umeen koruen garrantzia nabarmendu eben, bai eta Koral Alkarteko gazteek erakutsitako maila handia be, bai alderdi musikalean bai jantzearen sinkronian eta bai Eloy Garayren jantzi eta dekoratuen aberastasunean be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!