SA, Bulego, Nøgen eta beste asko, 27. Hatortxu Rock-en
2022-10-20 10:53 MusikeaAbenduaren 17an da hitzordua, Atarrabian.
Musikea eta aldarrikapena buztartuko ditu beste behin Hatortxu Rock jaialdiak, abenduaren 17an Atarrabian. Pare bat hile falta diran arren, dagoeneko kartelaren barri emon dabe, eta, ohiko moduan, euskal musikan punta-puntan dabizan taldeak dira nagusi.
Azken urteotan publikoaren gustukoenen artean egon dira, esate baterako, Bulego, Nøgen, Brigade Loco eta Merina Gris. Beteranoagoak dira, ostera, Soziedad Alkoholikakoak, baina zale ugari ditue oraindino.
Aitatzekoa da, era berean, Skakeitan. Luzaroan oholtzarik oholtza ibili eta gero, taldea desegitea erabagi dabe kideek, eta agurreko birea egiten dabiz. Kontzertu gitxi geratzen jakez amaitzeko, beraz, Hatortxu Rockekoa ia-ia azken aukerea izango da zaleentzat.
Doinu urbano, hip-hop, rap eta halako doinuek be goi mailako ordezkariak izango ditue Atarrabiko agertokian: La Furia nafarra eta ØDEI lapurtarra.
Egitarauko ganerako taldeak honeek dira: Mafalda, El Trono de Judas, Tremenda Jauría, Ángelus Apátrida, Segismundo Toxicomano, Odolkiak Ordainetan, Afu, DJ Plan B eta Raimundo el Canastero.
Gertu ditugu, gertu daude izango da 27. Hatortxu Rocken goiburua. Presoen dispersinoaren kontra jaio zan jaialdia, eta helburua gero eta hurrago dagoala adierazo nahi izan dabe horren bidez, azkenaldion egon diran aurrerapenak kontuan izanda.
Sarrerak salgai dagoz, 25 euroan (+ 1,80 euro kudeaketarako). Online erosteko hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!