Astola aldizkariak 8 ikerketa argitaratu ditu 16. zenbakian
2022-10-20 07:55 KultureaLeopoldo Zugazari alkarrizketea egin deutso Juanan Hernandezek.
Durangaldeko historia, ondarea eta kultura gaiak argitaratzen dituan urtekariaren zenbaki barria dagoeneko eskualdeko ohiko saltokietan eskuragarri dago bost euroan.
Durangaldeko ondarea ezagutzera emoteko helburuari eutsiz, Gerediaga Alkarteak Astola aldizkaria argitaratzen dau urtero. Durangaldeko ikerlarien azterlanei zabalkundea emoteko eta, bestetik, Durangaldeari eragiten deutsen gaien gaineko lanak argitaratzeko, arlo askotako profesional eta adituen kolaborazinoari esker.
Honeek dira 16. zenbakian landutako gaiak eta egileak:
Landa paisia baten eboluzioa (Ibaizabal Ibaiaren Goi-Arroa 1990-2020) – Adrian Brugada Ereño: Gerediaga Alkarteak Durangoko Amankomunazgoaren babesari esker lehenengoz 2022an egin dan Ikerlari Gazteen Bekea irabazitako lana izan da. Ibaizabal ibaiaren goi-arroaren paisajeak hiru hamarkadan bizi izan dauen eraldaketea eta urigintza prozesua azaltzen dira. Egilea Durangoko geógrafo gaztea da.
Leopoldo Zugazari alkarrizketea – Juanan Hernandez: Astola aldizkarian zabaldu daben leiho barria da. Alkarrizketa sakona egin deutso Juanan Hernandez kazetari durangarrak 90 urte beteak izan arren, oraindino ekintzaile jarraitzen dauen Leopoldo Zugazari. 50 urtetik gora emon ditu kultur proiektu askoren sustatzaile.
Kortak: herri-basoetako sail borobilen aztarnak Durangaldean – Iosu Etxezarraga Ortuondo: Durangaldean 50 inguru ezagutzen dira eta gehienak Anboto inguruan, Aramotz eta Legarmendiko tontorretatik ibaizabal erreka ertzera kokatzen dira. Badira Oiz mendiaren hego mazelatan beste batzuk. Iosu Etxezarraga Ortuondo historilari eta arkeologoak forma zirkularreko lursailen erabilerea aztertu dau.
Los Etxaburu y su torre – Juan Manuel Cembellin: Izurtzan dagoan torre berezitik Erdi Aroan eskualdean leinu esanguratsua izan zan Etxaburutarrena. Gerlariak ziran, baina negozio-gizonak be bai. Juan Manuel Cembellin historialariak Etxaburutarren gainean eta torreari buruzko ikerketa lana egin dau.
Iurretako harginak. Gure ofizio baten azken aztarnen bila – Markel Onaindia Txabarri: Santa Apolonia eta Gallandako harriaren kalidadeari esker, harrobiko jarduera garrantzitsua izan zan Iurretan. Hargin modura harrobi bietan lan egindakoakaz berba egin dau Markel Onaindia kazetariak eta euren istorioak batu ditu.
Los lavaderos de Durango. Espacio público de la mujer y patrimonio olvidado – Nerea Gastón Tabera: Ikerketa honen egilea Durangoko Udalak deituta Durango Sor(tzaileen) Leku bekearen irabazleetako bat izan da. Latsarri publikoak antxinako adierazpen kultural eta historiko garrantzitsuenetako bat izateaz gan, emakumeak batzeko eta soziabilidade leku nagusiak be izan dirala nabarmendu dau.
Durango, Martxoak 31 – Jimi Jimenez: Gerediaga Alkarteak eta Durango 1936 Kultura Alkarteak, Durangoko Udalaren babesari esker, 1937ko martiaren 31ko bonbardaketan kanposantuan lurperatutako biktimak identifiketako ikerketea da. Lana Jimi Jimenez historialariak egin dau eta lan honetan emondako pausuak eta ondorio nagusiak azaltzen ditu.
Durangaldeko paisaje zoragarriaren azpitik – Arturo Apraiz: Durangaldea arrezifea izan zan orain dala miloeka urte. Halan da be, oraindino altxor geologiko handia gordeten dau haran berde eta hatxen edertasunaren azpian. Hori bistaratzeko lana argitaratu dau Euskal Herriko Unibersidadeko geologia saileko
irakasleak.
Labur-labur: Jon Irazabal Agirre, Juan Carlos Lopez Quintana (Agiri arkeologia alkartea), Belen Bengoetxea eta Ander Berrojalbiz
- Ihurreta 950 urteko eleizatearen lehen aitamen dokumentala.
- Bizkaiko Pirinioetako lehen cromlechak Oiz mendian.
- Otxandioko plaza nagusiko indusketak.
- Domna Leguncia Esceberriensis durangarra: Historia eta legendak buztartuta.
Non erosi
Atxondo (Amillena), Abadiño (Petite eta Arrinda), Berriz (Etxebarria estankoa), Durango (Etxebarria, Urrike, Hitz, Arteka, Ikerfer, Marpa, Gozo Txori, Durangoko Museoa), Elorrio (Ilargi) eta Iurreta (Iurretakopi). Horreetan eta Durangoko Azokan, Gerediaga Alkartearen erakusmahaian be erosi ahal izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!