650 lagunek babestu dabe kulturearen plan estrategiko barria (2023-2033)

Bizkaie! 2022-10-19 12:41   Kulturea

Helburua da egoerearen diagnostiko bat egin eta kultur estrategia bat sortzea.

Kulturearen Plan Estrategikoaren helburua da egoerearen diagnostiko bat egitea eta kultur estrategia sortzea, 10 urteko epe baterako (2023-2033) eta, haren bidez, Udalaren kultur politikei egonkortasuna emotea eta hareek hobetzea.

Plana lantzeko parte-hartze bidezko prozesua amaituta, 600 personak parte hartu dabe, sektoreko eragileen eta alkarteen, herritarren, barrutietako kontseiluen eta administrazino publikoen ordezkarien artean.

Bestalde, 5.000 ekarpen batu dira, parte hartzeko kanal batzuen eta besteen bidez: lan-mahai sektorialak eta zeharkakoak, online inkestak, kultureagaz zerikusia daben eragileei egindako alkarrizketak, udal barrutietako batzorde soziokulturalak edo herritarren parte hartzeagaz egindako saio bat.

Auzoetako kultur bizitza, finantziazinoa, programazinoaren komunikazinoa, azpiegiturak eta ekipamenduak, euskerea, herritar gehiago berreskuratzea eta sorrarazotea, sorkuntzeari eta talentuari bultzadea emotea eta genero-ikuspegia izan dira gai nagusiak parte-hartze bidezko prozesu honetan.

Bilboko Udala lanean dabil, kultur jarduerak gidatuko dituan proposamena datorren hamarraldirako (2023 - 2033),

Kulturearen Plan Estrategikoaren helburua da egoerearen diagnostiko bat egitea eta kultur estrategia bat sortzea, 10 urteko epe baterako (2023-2033) eta, haren bidez, Udalaren kultur politikei egonkortasuna emotea eta hareek hobetzea.

Plana lantzeko parte-hartze bidezko prozesua amaituta, 600 personak parte hartu dabe, sektoreko eragileen eta alkarteen, herritarren, barrutietako kontseiluen eta administrazino publikoen ordezkarien artean.

Bestalde, 5.000 ekarpen batu dira, parte hartzeko kanal batzuen eta besteen bidez: lan-mahai sektorialak eta zeharkakoak, online inkestak, kultureagaz zerikusia daben eragileei egindako alkarrizketak, udal barrutietako batzorde soziokulturalak edo herritarren parte hartzeagaz egindako saio bat.

Auzoetako kultur bizitza, finantziazinoa, programazinoaren komunikazinoa, azpiegiturak eta ekipamenduak, euskerea, herritar gehiago berreskuratzea eta sorrarazotea, sorkuntzeari eta talentuari bultzadea emotea eta genero-ikuspegia izan dira gai nagusiak parte-hartze bidezko prozesu honetan.

Bilboko Udala lanean dabil, kultur jarduerak gidatuko dituan proposamena datorren hamarraldirako (2023 - 2033), Udalaren kultur politikei egonkortasuna emon eta hobetuko dituana.

Plan Estrategiko barria atontzeko lan-prozesua bagilean hasi zen, sektorekako lan-mahaia martxan jarri ziralarik. Hamar (10) lan-mahaitan banatuta (liburua; arte eszenikoak; ikusizko arteak; ikus-entzunezkoak; musika klasikoa, korala eta tradizionala; musika modernoa; ondarea; euskerearen sustapena; kulturea eta sorkuntzako industriak), 200 kultur eragilek baino gehiagok parte hartu dabe eta izan dabe aukerea nork bere sektoreari buruz egiten dauen diagnostikoa bata besteari jakitera emoteko eta ekintza zehatzetarako proposamenak egiteko, izan be, horreek erabiliko dira etorkizuneko planak izango dituan desafio handienei erantzuteko.

Gainera, zeharkako lantaldeak eratu dira eta gitxi gorabehera 40 parte-hartzailek analizau ditue sektore bat baino gehiagorenak diran gaiak edo guztien intereseko gaiak, besteak beste, genero-ikuspegia kulturan, irisgarritasuna eta publikoak, herritarren kultur eskubideak zein kultura ekonomia jorratzeko eragileak.

Era berean, joan diran asteetan, bilerak egin izan dira barruti kontseiluetako batzorde soziokulturalakazZ eta ekarpen ugari batu dira.

Parte hartzeko prozesua

Landa-lan handia egin da Udalaren, politikarien eta akademikoen ikuspegia ba, baita ekipamendu, jaialdi, kulturearen arloko administrazino publiko eta kulturearen, ekonomiaren eta gizartearen arloetako erakunde nagusien ikuspegia jasoteko.

50 alkarrizketa inguru egin jakez kultureagaz zerikusia daben arlo bateko eta besteko ordezkariei: Bilboko Udaleko ordezkariak, tartean dala Juan Mari Aburto alkatea eta udal korporazinoko kideen talde bat, museo nagusien zuzendaritzak, beste ekipamendu berezi batzuen zuzendaritzak, kultur eragile profesional eta amateurrak, beste erakunde batzuetako ordezkariak, unibersidadeetako ordezkariak eta hango eta hemengo ziklo eta jaialdien arduradunak.

Ekimen bi parte hartzea soziala sustatzeko

Udalak irailean martxan jarri zituan ekimen bi, herritarren eta uriko alkarte-sarearen ekarpenak sustatzeko plan honetarako.

Alde batetik, Udalak parte hartze bidezko topaketa edegi baterako dei egin eutsen uriburuko herritar guztiei eta kultur alkarte guztiei. Topaketea La Bolsa udaltegian izan zan eta 60 persona baino gehiago batu ziran ideak bate besteari jakitera emoteko eta uriko kultur bizimodua eta kultur eragileen bizimodua hobetzeko ekintzak proponiduteko.

Beste alde batetik, Udalak obline galdetegi bat ipini eban www.bilbao.eus webgunean, jakitearren gizarteak ze eretxi dauen kultureak Bilbon dauen egoeraz. Kanal horren bidez, 220 lagunek helarazo ditue balorazinoak: Programazioa, ekipamenduak, zelan banatzen dan kultur jarduera sektore eta publiko tipologiak.

Udalak plana egiteko batutako 5.000 ekarpenen artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, auzoetako kultur bizitzea, finantziazinoa, programazinoaren komunikazinoa, azpiegiturak eta ekipamenduak, euskerea, publikoak berreskuratzea eta publiko barriak sortzea, sormenari eta talentuari bultzadea emotea eta genero-ikuspegia.

Era horretan, kultur eragile eta herritarren aurreko dinamika horreen ekarpenak aintzat hartuta, Udalak diagnostiko osotu eukiko dau kultureak urian dauen egoeraz eta hori erabiliko dau plan barritzaile, asmo handiko eta errealista hori idazteko.

Bilbok estrategia propio bat izango dau eta, horri esker, tokiko kultur jarduerea sustatu, Bilboren nazinoarteko irudia zabaldu eta uriaren kultur aktiboak, eta pandemiaren ondorio kaltegarriak gainditzen lagunduko da, jarduera barriak erakarriko eta kultur eta sormen industrien garapenari lagunduko.

Plan Estrategiko barria atontzeko lan-prozesua bagilean hasi zan, sektorekako lan-mahaia martxan jarri zalarik. Hamar (10) lan-mahaitan banatuta (liburua; arte eszenikoak; ikusizko arteak; ikus-entzunezkoak; musika klasikoa, korala eta tradizionala; musika modernoa; ondarea; euskerearen sustapena; kulturea eta sorkuntzako industriak), 200 kultur eragilek baino gehiagok parte hartu eta izan dabe aukerea nork bere sektoreari buruz egiten dauen diagnostikoa bata besteari jakitera emoteko eta ekintza zehatzetarako proposamenak egiteko, izan be, horreek erabiliko dira etorkizuneko planak izango dituan desafio handienei erantzuteko.

Gainera, zeharkako lantaldeak eratu dira eta gitxi gorabehera 40 parte-hartzailek analizau ditue sektore bat baino gehiagorenak diran gaiak edo guztien intereseko gaiak, besteak beste, genero-ikuspegia kulturan, irisgarritasuna eta publikoak, herritarren kultur eskubideak zein kultura ekonomia jorratzeko eragileak.

Era berean, joan diran asteetan, bilerak egin izan dira barruti kontseiluetako batzorde soziokulturalakaz eta ekarpen ugari batu dira.

Parte hartzeko prozesua

Landa-lan handia egin da Udalaren, politikarien eta akademikoen ikuspegia ba, baita ekipamendu, jaialdi, kulturearen arloko administrazino publiko eta kulturearen, ekonomiaren eta gizartearen arloetako erakunde nagusien ikuspegia jasoteko.

50 alkarrizketa inguru egin jakez kultureagaz zerikusia daben arlo bateko eta besteko ordezkariei: Bilboko Udaleko ordezkariak, tartean dala Juan Mari Aburto alkatea eta udal korporazinoko kideen talde bat, museo nagusien zuzendaritzak, beste ekipamendu berezi batzuen zuzendaritzak, kultur eragile profesional eta amateurrak, beste erakunde batzuetako ordezkariak, unibersidadeetako ordezkariak eta hango eta hemengo ziklo eta jaialdien arduradunak.

Ekimen bi parte hartze soziala sustatzeko

Udalak irailean martxan jarri zituan ekimen bi, herritarren eta uriko alkarte-sarearen ekarpenak sustatzeko plan honetarako.

Alde batetik, Udalak parte hartze bidezko topaketa edegi baterako dei egin eutsen uriburuko herritar guztiei eta kultur alkarte guztiei. Topaketea La Bolsa udaltegian izan zan eta 60 persona baino gehiago batu ziran ideak bate besteari jakitera emoteko eta uriko kultur bizimodua eta kultur eragileen bizimodua hobetzeko ekintzak proponiduteko.

Beste alde batetik, Udalak obline galdetegi bat ipini eban www.bilbao.eus webgunean, jakitearren gizarteak ze eretxi dauen kultureak Bilbon dauen egoeraz. Kanal horren bidez, 220 lagunek helarazo ditue balorazinoak: Programazioa, ekipamenduak, zelan banatzen dan kultur jarduera sektore eta publiko tipologiak.

Udalak plana egiteko batutako 5.000 ekarpenen artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, auzoetako kultur bizitzea, finantziazinoa, programazinoaren komunikazinoa, azpiegiturak eta ekipamenduak, euskerea, publikoak berreskuratzea eta publiko barriak sortzea, sormenari eta talentuari bultzadea emotea eta genero-ikuspegia.

Era horretan, kultur eragile eta herritarren aurreko dinamika horreen ekarpenak aintzat hartuta, Udalak diagnostiko osotu eukiko dau kultureak urian dauen egoeraz eta hori erabiliko dau plan barritzaile, asmo handiko eta errealista hori idazteko.

Bilbok estrategia propio bat izango dau eta, horri esker, tokiko kultur jarduerea sustatu, Bilboren nazinoarteko irudia zabaldu eta uriaren kultur aktiboak, eta pandemiaren ondorio kaltegarriak gainditzen lagunduko da, jarduera barriak erakarriko eta kultur eta sormen industrien garapenari lagunduko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu