Merina Gris, urriaren 14an Zarautzen eta 21ean, Durangon

Bizkaie! 2022-10-19 10:47   Musikea

Udagoiena Tour martxan dago.

Merina Gris taldeak udan kontzertu piloa eskaini ondoren udagoieneko bireari ekin deutso daborduko. BBK Live Bereziak edota EHZ lako hainbat plaza garrantzitsu txosnagune eta herriko plaza askotan ibili dira, danatan primerako harrerea jasoz eta udagoienean, 15 kontzertutik gorako bete-beteko biran dagoz, udabarriaren etorrereagaz batera argitaratutako Zerua Orain diskoa aurkezten eta zabaltzen jarraitzeko, oraingo honetan, baita Euskal Herritik kanpo be.

BIME eta Gure Bazterrak lako jaialdietan hartuko dabe parte, baita Zinebi eta Jaizkibel konpainiaren 25. urteurren jaian be eta Madrilen, Gironan, Castelló-ko Fira Trovam-en edota Bartzelonako EH Sona jaialdian be izango dira euren musikea Euskal Herritik kanpo ezagutzera emoten.

Sano berezia izango da abenduaren hasieran Herbeeretan egingo dituen kontzertuak, izan be, bertan erresidentzia artistiko bat egiteko hautatuak izan dira. Astebeteko egonaldia egingo dabe, lehen egunetan Rotterdam uriko Worm aretoan abesti bat sortzeko erresidentzia artistiko bat eginez eta abenduaren 6an areto horretan bertan kontzertu bat eskainiz. Eta handik Leewarden urira joango dira, abenduaren 8an eta 9an zuzeneko bana eskaintzeko.

Herbeeretatik itzultzean Durangoko Azokako Ahotsenean amaituko dabe udagoieneko birea baina nabarmentzekoa da urtarrilean Groningen urian egingo dan Europa mailako Eurosonic jaialdian be izango dirala, kontinenteko hainbat profesionalen aurrean euren musikea eskaintzeko.

Entzun Merina Gris + Belako taldeko Cris-en arteko Ardi Latxen Herria kantua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu