Leonor Watling, Javi Peña Trio & Leo Sidran gaur Gasteizen
2022-10-19 09:26 MusikeaDazz Jazz Club Jaialdia urriaren 19tik 23ra izango da.
Dazz Clubak atontzen dau egitasmoa eta Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazinoaren babesa dau.
Programea eguaztenean, urriaren 19an, hasiko da Leonor Watling eta Leo Sidranegaz eta Javi Peña Triogaz eta 20an, barriz, Iñaki Salvador & Chris Kase izango dira.
Barikuan, 21ean, Jesse Davis Quartet igoko da oholtzara eta zapatuan, 22an, Jorge Rossy, Bill McHenry & Masa Kamaguchi. Programea Flavio Boltro eta Chano Domínguez Quartet feat taldeak zarratuko dau.
Kontzertuak iluntzeko 20:00etan izango dira. Sarrerak eta abonuak www.musikaze.net webgunean erosi daitekez eta abonuak webgune horretan edo Dazz Clubean (Aiztogile kalea 60, Gasteiz).
Egitaraua:
Urriak 19, eguaztena, 20:00 (16 / 22 €): Leonor Watling, Javi Peña Trio & Leo Sidran.
Urriak 20, eguenea, 20:00 (12 / 18 €): Iñaki Slavador & Chris Kase
Urriak 21, barikua, 20:00 (12 / 18 €): Jesse Davis Quartet.
Urriak 22, zapatua, 20:00 (12 / 18 €): Jorge Rossy, Bill McHenry & Massa Kamaguchi
Urriak 23, domekea, 20:00 (18 / 24 €): Flavio Boltro & Chano Domínguez Quartet
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!