X. Iparra Galdu Gabe Jardunaldietan gizarte-gaiak nabarmenduko dira
2022-10-19 09:00 KultureaDom Campistron ilustratzailearen kartel batek iragarten ditu jardunaldiak.
Ohiko formatura bueltauta, Iparraldeko kulturea hurreratuko deuskue, izan be, Getxora barriro baitator Iparra Galdu Gabe; gainera, gizartean eta kulturan interesa pizten daben gaiak mahai gainean jarriz, X. edizinoak bardintasuna, LGTBI+, inklusinoa, bakardadea edo kultur artekotasunari lotutako gaiak jorratuko baititu. Aurreko edizioetan legez, ekimena Getxoko Udalak eta Euskal Kultur Erakundeak atondu dabe, udalerriko hainbat eragilegaz (Egizu, ALBE, Hiruka, Azebarri...) alkarlanean: Interesetan eta kezkatzen gaituen gaiak bardin antzekoak dirala ikusiko dogu jardunaldiotan, Iparraldeko berezitasunak eta ezaugarriak ezagutzeko aukerea izanik. Herritarrak animau gura ditut jardunaldietan parte hartu deien, aitatutako gaiek hainbat esparrutan daben eragina ikusi ahal izango dogulako, publiko guztientzako ekitaldiakaz eta horreek atontzeko udalerriko alkarteen laguntzea eskertu gura dogu, aitatu dau Irantzu Uriarte, Euskera zinegotziak. Esangura horretan, aurten, Patxi eta konpaina taldeak bere urratsak erakutsi ondoren, datorren urriaren 20tik zemendiaren 5era, leku askotan ekitaldiak izango dira: Aurten, ilustrazinoak, literaturea, antzerkia, komunikabideen egoerea eta musika ekitaldiak izango dira, arlo horreetako Iparraldeko artistak orain egiten dabizena erakusteko, azaldu dau Frank Suarez, EKE-ko proiektuen arduradunak. Eta hain zuzen be, musikea, jantzak, literaturea, antzerkia eta aitatutako kezkak eta berezitasunak islatu nahi izan ditu Dom Campistron aurtengo kartelaren egileak: Horretan artista queer bi ikusten dira, arte forma horreek guztiaknahasten ditue saio garaikide eta aitzindari bat osotzeko. Taulazko eszena zaharraren gainean dira, beste artista asko izan ziran legez. Badakie hareen Kulturea zer izan dan, zer dan eta nora eroan gura daben. Ilustrazinoaren gainean ipar izarra marraztu dot, erakusteko Iparraldera begiratzen dogula egun horreetan, azaldu dau ilustratzaileak.
Egitaraua
Ipar eta Hego komunikabideak eta komunikazino hariak izeneko mahaingurua izango da urriaren 20an, 18:30etik aurrera, Azebarri kultur alkartean; bertan Pantxika Maitia Kanaldude web telebistako eta Pepe Aizpuru Euskal Irratiak Federazinoko ordezkariak eureen hedabideez egingo dabe berba eta ondoren dastaketa bat izango da.
Leku eta ordu berean, baina egun bi aurrerago (urriak 22), Don Campistronek Bekatarosak album ilustratuan egindako lanari buruzko barriketaldia eskainiko dau. Horretan alkarrizketatutako zazpi lagun, zazpi pekatariren burrukeak, bakartasunaren mina eta bizi izan dituen erasoak eta maitasun istorioak, alkartasuna eta itxaropenak erakutsi nahi izan ditu.
Bestalde, Maiteder ikuskizunak bidaia bat biziarazoko deutse umeei zein helduei urriaren 23an, 12:00etan Fadura Kiroldegiko areto nagusian.
Azkenik, musikeari lotuta, hiru hitzordu izango dira: Lehenengoa zemendiaren 4an izango da, Odei Barroso bertsolaria eta raplariak Terapia bakarkako lana hurreratuko baitau Muxikebarrira, 21:00etan hasita. Bigarrena, hurrengo egunean, zemendiaren 5ean, izango da, Frikun taldeak afro-rock jokereari lotutako
bigarren diskoa, Ezerezko herria, aurkeztuko dauelako Azebarri kultur alkartean, 20:30ean eta azkenik, abenduaren 3an, 20:00etan, Muxikebarrin, Anje Duhaldek eskainiko dauen kontzertua be jardunaldi honeen programazinoaren barruan sartzen da, gure nortasunaren sustraiak mundu modernoagaz lotzen dituenetako bat baita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!