Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskaraldiagaz bat egin eta zortzi Arigune sortu ditu

Bizkaie! 2022-10-19 08:08   Euskerea berbagai

Erakundeek urriaren 31ra arte izango dabe Ariguneak jakinarazoteko epea.

Sailak beste behin bat egin dau Euskaraldiagaz; zemendiaren 18tik abenduaren 2ra egingo da hirugarren edizinoa Hitzez ekiteko garaia goiburupean hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskerearen erabilerea indartzeko helburuari eustsiz.

Sailean zortzi Arigune sortu dira, Lakuako, Bilboko (Euskadiko Artxibo Historikoa) eta Getxoko (Fadura) egoitzetan. Danetara, 80 langile baino gehiago izango dira Ariguneotan.

Hitzez ekiteko garaia lemapean egingo dan hirugarren edizinorako izena emoteko epea martxan da. Erakundeek urriaren 31ra arte izango dabe Ariguneak jakinarazoteko epea. Belarriprest eta Ahobizi parte hartu nahi dauenak, barriz, Euskaraldia hasi arte izango dau izena emoteko aukerea. Aurten, gainera, aurreko urteetan izena emon ebenek, parte hartzea berretsi baino ez dabe egin beharko, www.euskaraldia.eus gunean sartuta edo posta elektronikoan jasoko dituen mezuen bidez.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak Euskaraldian izena emon deien esan deutse norbanako eta erakundeei eta Ariguneen garrantzia azpimarratu dau: Espazio horreei Euskaraldia baino harago eutsi deiotsen animetan dodaz Euskaraldian zehar aldatzen ditugun hizkuntza ohiturak denporan be ez daiguzan galdu. Aurreko edizinoan Arigune asko sortu ziran eta badakigu baldintzak ez zirala egokienak. Orain egoerea hobea da eta langileek eta arduradunek egingo daben ahalegina eskertu nahi dot.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu