'Ispiluari Begiratzean', Kokein taldearen lan barriaren aurrerapena

Bizkaie! 2022-10-18 11:04   Musikea

Kokein eta Chill Mafiako Kiliki Frexkoren arteko alkarlana da Ispiluari begiratzean.

Kokein boskote eibartarrak abesti eta bideoklip barria dakarsku, Ispiluari Begiratzean. Taldeak urte amaieran kaleratuko dauen disko barriaren aurrerapen kantua da honakoa.

Entzun daitekeen legez, Lera (2019) Ep-an hasitako erritmo eta sonoridadearen erakarpenak jarraipena dau konposizino barri honetan oraindino be harago joateko asmo sendoari eutsiz Eñaut Gaztañagaren produkzino lanaren laguntzea ahaztu barik.

Abestiaren berbek, barriz, barruko begirada bat oinarri hartuta norbere buruaren ezagutza eta onarpenaren bidea eta ostekoa jorratzen dabe. Eta hausnarketa horretan taldearen lagun barri dan Kiliki Frexko (Chill Mafia) izan dabe ondoan gordintasun gehiago emonez kantuari.

Hannot Mintegiak irudiz sortutako pieza eder honek ispiluaren hoztasun eta islada aldaezina ondo baino hobeto erakusten deusku.

Ondorengo asteetan disko barriaren inguruko informazino osoa zabalduko dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu