'Bertatik bertara' kultur ekimenak 'Kronika soinudunak' sustatuko ditu
2022-10-17 11:28 KultureaEmakume literatoen lanari balioa autortuko jake emakume idazleen egunean.
Pilar de Zubiaurre Lyceum Club Femenino izeneko klubaren sortzaileetako bat izan zan eta Sorne Unzueta, barriz, Emakume Abertzale Batzako kidea eta auzo-eskoletan euskerea eroan eta lehenengo irakasleetako bat izan zan; hautatuak izan dira Bilbon omenaldi hau jaso deien.
Concha Espina eta Matilde de la Torre, María de la O Lejárraga eta Maria Teresa León emakumeek osotzen dabe Santander eta Logroño uriek proponidutako programazinoa, hurranez hurran.
Proiektua abenduaren 2an amaituko da, Miriam Alzurrik Bidebarrieta Liburutegian emongo dauen berbaldiagaz.
Bertatik bertara kultur ekimenaren 2022rako deialdiaren barruan, Bilbo, Santander eta Logroñoko udalek sustatutako kultur ekimenak, aurten, barrikuntza moduan, Kronika soinudunak izeneko programea aurkeztuko dau; urriaren 17an estreinauko da, Emakume Idazleen Egunaren VII. edizinoagaz batera.
"Soinudun kronikak" emakume literato ahaztu edo isilduen obreari eskainitako ekimena da, berbarako, Pilar de Zubiaurre eta Sorne Unzueta bizkaitarrena, Concha Espina edo Matilde de la Torre kantabriarrei edo Maria de la O Lejárraga eta María Teresa León errioxarrei gorazarre egitekoak. Danak XIX. mendearen amaieran edo XX. mendearen hasieran jaioak, literaturearen bidez eskaini eben garaiari buruzko ikuspegia edo begiradea.
Bizkaian, Pilar de Zubiaurre eta Sorne Unzuetaren obrei begiratuko jake, erreferente nabarmenak izan baitziran zein bere arloan.
Idazleen Eguna
Emakume Idazleen egunaren harian, gogorarazo nahi da literatur sorkuntzearen arloan genero-bardintasuna sustatu beharraren garrantzia, emakume literato asko ezabatu izan baititu desbardintasunak eta diskriminazinoak. Horreen artean, Pilar de Zubiaurre eta Sorne Unzueta, izan be, euren lanari, gauzatu eta askoz aurrerago autortu jakelako balioa.
Pilar de Zubiaure (Garai, 1884)
Joan dan mendeko hogeigarren eta hogeita hamargarren hamarkadetako Espainiako kultur giroan emakumerik nabarmenenetakoa da. Lyceum Club Femenino dalakoan parte hartu eban (ha sortu ebanetako bat izan zan). Klub hori izan zan emakumeen lehen kultur zentroa, kezka intelektualak zituen emakumeek sortua arlo publikoan esperientziak konpartiduteko zailtasunen aurrean. Erakunde horretan eta beste batzuetan jardunez, lagundu egin eban Espainiako gizartean emakumeari buruzko mentalidadea aldatzen. Artikuluak eta kontakizunak idatzi zituen eta haren lanari itzal egin eutsen senarraren ospe intelektualak eta anaien eta ahizten ospe artistikoak.
Sorne Unzuetak (Bilbo, 1900, Utarsus goitizenez ezaguna)
Ekarpen handiak egin zituan hezkuntzearen, politikearen eta gizartearen arloetan. XX. mende hasierako mobimentu abertzalean nabarmendu zan, auzo eskoletan euskerea erkutsi eben lehen irakasleetako bat izan baitzan. Emakume Abertzale Batzan be kargu nabarmenak bete eta, aldi berean, literaturea landu eban hainbat generotan (poesia, kontagintzea, elezaharrak, artikuluak), euskeraz nahiz gaztelaniaz, nahiz eta batez be euskerazko poesia lanakaitik izan ezaguna.
Podcastak
Programan, testu batzuk hautatu ditue, egile horreen literatur lanetatik, memorietatik, kazetari artikuluetatik, gutunetatik edo kroniketatik atarata, profesionalek irakurri eta musikaz laguntzeko.
Emoitzea podcast formatuan aurkeztu da, egile horreei ahotsa emoteko. Asmoa da hiru uriburuetako kultur eragileen eta hedabideen bidez egitea podcasten zabalkundea.
Abenduaren 2an, proiektuaren amaierea
Proiektu hau abenduan amaituko da, hiru urietan mintzaldi bana emango delarik ; espezialista bana jardungo da xehetasunak emanez uri bakoitzeko emakume aitzindari horietako bakoitzaren bizitzei eta lanei buruz
Bilbon, abenduaren 2an, Miriam Alzurik emango du hitzaldi bat, eta Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziak egingo du sarrera, Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldi-aretoan.
Santanderren, egun berean, berbaldi bat emongo dau María Toca idazleak, Kantabriako Liburutegi Nagusiko ekitaldi-aretoan. Logroñon, bestalde, abenduaren 2an, Isabel Lizárragak emongo dau berbaldia, Almudena Grandes Liburutegian.
Bertatik bertara
Programa 2012an sortu zan, Bizkaiko uriburuak eta Kantabriak sinatutako hitzarmen baten ondorioz; Logroño aurrerago batu jaken. Bilboren eta Santanderren helburu estrategikoen artean dago kultura aberastasun ekonomikorako eta sozialerako iturri izatea.
Santanderrek, Bilbok eta Logroñok kultur politiketan lankidetzan ibilteko interesa dabe, kultura konsumiduten daben herritarrei mesede egitearren eta hiru hirietako kultur enpresentzat eta sortzaileentzat aukera berriak sortzearren.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!