Nafarroako hezkuntzan euskereak dituan erronkak aztertu ditue liburu batean

Bizkaie! 2022-10-14 13:48   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren XXVI. Jagon Jardunaldietan aurkeztutako edukiak dakarz.

Euskara Nafarroako hezkuntzan: egoera eta aukera berriak liburua plazaratu dau Euskaltzaindiak, 2021ean Iruñean izenburu beragaz egindako XXVI. Jagon Jardunaldietan jorratutako gaiak batu eta papelean zabaltzeko. Hezkuntza arloko aditu eta beharginen eretxi eta ikuspegiak batzea zan jardunaldien helburua, eta liburuan jasota datoz orain.

Jagon Jardunaldietan aurkeztutako txosten eta esperientziak dira liburuaren oinarria. Dan-danak ez ditue papelera eroan, baina bai gehientsuak, Euskaltzaindiak berak azaldu dauenez. Nafarroan euskerazko hezkuntzearen inguruko gaiak dira: eleaniztasunaren kudeaketea ikastetxeetan, etorkizuneko erronkak eta aukerak, eskolaz kanpoko ekintzak...

Jardunaldietan jakin nahi izan genduan zelako egoerea dauen euskereak Nafarroako hezkuntzan, zelan kudeatzen dan eleaniztasuna ikastetxeetan orain, eta etorkizunean zelan egin behar litzatekeen, azaldu dau Sagrario Aleman euskaltzain eta Sustapen batzordeburuak. Estrategikoa da eskolan egitasmo eraginkorrak bideratzea gero eta eleanitzagoak diran ikasleen artean.

Jagon Jardunaldietan aurkeztu ziran datu, gogoeta eta bizipenez gan, beste eragile eta aditu batzuen eretxiak be sartu ditue liburuan.

Euskaltzaindiaren Jagon Saileko Sustapen Batzordeak urtero-urtero egiten dau jardunaldia, euskerearen estatusaren inguruan gogoetea egiteko, euskalgintzan dabizan taldeakaz eta erakundeakaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu