2022/10/17 19:30

Bilboko Arriaga Antzokian. | Musikea

'Olatu arteko txalupa arraroa'. JOSEBA SARRIONAINDIA + INES OSINAGA

19:30

Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskera Sailak bultzatutako Literatura eta Musikea Euskeraz zikloa Arriagako foyerrera bueltauko da datorren astelehenean, urriaren 17an, 19:30etik aurrera. Denporaldi honetako
lehenengo saioak, gainera, euskal kulturearen eta gizartearen erreferente ukaezina dan Joseba Sarrionandia ekarriko dau gurera, ondoan Ines Osinaga musikaria izango dauela.

Ikuskizuneko letrak, Joseba Sarrionandiak sortu zituan Kuban orain ia hamar urte. Berbei, musikea jarri eutsen Gose taldeko Osinagak eta Gosariak proiektua gauzatu eben. Orain, idazlea Euskal Herrian dala, letron jatorria eta zergaitia azalduko ditu Osinagaren musikaz lagunduta.

Olatu arteko txalupa arraroa ekimenak dozena bat testu batzen ditu eta bidaia luzeko kantuak dira edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia, izan be, Habanan sortutako testuak, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu ziran, sekretu bat konpartiduten dabenen artean sortzen dan zirrara hori lagun. Amaia Apaolaza egoan artean, hutsunea itxi eban. Testuak Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziran kantu bilakatzeko, tabako, ardao ta kanelaz. Orain, urteak pasau dirala eta gauzak aldatu dirala, idazlea Euskal Herrian da eta, kantuak hartu ditue barriro eskuartean, Arriaga Antzokiko foyerrak eskaintzen dauen giro intimistan probetako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu