Joseba Irazoki eta Lagunak taldearen binilozko edizinoak plazan

Bizkaie! 2022-10-11 07:51   Musikea

Urriaren 15ean, Zumarragako Zaparradaz Jaialdian joko dau taldeak.

Erretratua: Cyrille Bellec | Ikusi handiago | Argazki originala

Joseba Irazoki eta Lagunak taldearen lehen disko bien binilozko edizinoak eskuartean ditugu, web dendan, taldearen kontzertuetan eta ohiko disko dendetan eskuragarri dituzue daborduko.

2014. urtean Donostiako Lugaritz eta Berako Kultur etxean emondako kontzertuetan hasitako egitasmoaren ondorio izan zan "Joseba Irazoki eta Lagunak" (bH032) diskoa. Sasoi horretan, Joseba "one man band" modura ebilen eta Lugaritz Kultur Etxetik beste musikari batzuekaz kontzertu bat egiteko proposamena jaso eban. Beratarraren inguruan batutako lagun talde ederra kontuan izanda, kontzertuak eta diskoa be maila berekoak izan ziran.

Lau urte aurrerago barriz, "Zu al zara?" (bH044) Joseba Irazoki eta Lagunak talde bezela egonkortuko eban diskoa izan zan. Joseba, Felix, Ibai eta Jaime talde izakera handiagoa hartu eta diskoko 11 kantuakaz, gaur egun taldearen nortasuna zehazten dauen uniberso sonikoaren lehen harria jarri eben.

Datozen hileotan, taldearen azken erreferentzia dan "III" (bH056) eta binilozko edizino barri horreek zuzenean aurkezten jarraituko dabe:

Udazken Ero! Jaialdiaren barruan, Barañainen emondakoaren ondoren:

Urriak 15, Zarraparraz Jaialdia. Zumarraga.

Urriak 16, Le Bukowski. Donostia.

Urriak 25, San Agustin Kulturgunea. Azpeitia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu