'Euskerazko eredu orokor eta inklusiboa jaso daitela, belaunaldi barriak euskalduntzeko'

Bizkaie! 2022-10-10 12:37   Euskerea berbagai

Hezkuntza-sistemea da egoera gitxituan dagoan hizkuntza bat berreskuratzeko zutabea.

Irailean, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-lege aurreproiektuaren zirriborroa aurkeztu eban eta datozen egunetan amaituko da ekarpenak egiteko epea, behin betiko aurreproiektua Legebiltzarrera bialdu aurretik.

Honen aurrean, 2021eko abenduan Euskeraz Hezi Bardintasunean Hazi adierazpena aurkeztu eben leku berean aurkeztu dabe EAEko Hezkuntza Legeari egindako osoko ekarpena, euskerearen inguruan jaso beharreko artikuluen proposamen integrala. Bertan izan dira, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiaz gan, hezkuntza-komunidadeko eragile EHIGE, Euskal Herriko Ikastolak, HEIZE eta Hik Hasiko ordezkariak, bai eta euskal gehiengo sindikaleko ELA, LAB eta STEILASeko ordezkariak be.

Euskerea ikas eta irakas-hizkuntza dauen hizkuntza-eredu orokortu inklusiboa Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok aurkeztu dau lege-proposamenaren edukia. Holan, lehenik eta behin gogoan izan dau, eragile guztiek ardura bera dabela aurkeztutako lege-zirriborroaren inguruan: Behin eta barriro esaten gabiz lege barriak argi zehaztu behar dauela zein izango dan etorkizuneko hizkuntza-eredua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza-sisteman. Hori ez da argi geratu aurkeztutako zirriborroan eta, beraz, horixe da gure proposamenak bete nahi dauen lehen bakotasuna; aurkeztutako proposamenak modu zehatzean jasoten dau etorkizuneko hezkuntza sistemearen hizkuntza eredua: Euskerea, berezko hizkuntzea, hezkuntza sisteman irakas eta hizkuntza normalizatua izango da eta jardueretan erabilera normal eta orokorreko hizkuntzea izango da, hizkuntza-eredu orokor eta inklusiboa eta ez ditu ikasleak bereiztuko hizkuntza-ofizialen arteko aukeraketearen arabera: Lege barriak zehaztapen-maila handia izan beharko dau eraginkorra bada. Beharrezkoa da legeak argi eta garbi zehaztea zein dan hurrengo hamarkadetan ezarriko dan hizkuntza-eredua. Euskerearen gaia malgutasunez jokatu ezkero, etorkizuneko belaunaldien euskalduntzea kaltetuko da eta hori ezin da onartu azaldu dau Bilbaok. Horregaitik, Kontseiluko eledunak euskerazko hizkuntza-eredu orokortuaren beharra justifikau dau: Ikasle guztiek euskerea ezagutzeko eskubidea dabe eta lege honek eskubide hori bermatu behar dau. Orain arte, datu guztiek erakusten daben lez, euskerazko eredua izan da helburu hori lortzeko eredurik onena. Horregaitik dinogu, Legeak euskerazko eredu orokortu eta inklusibo barri bat jaso beharko leukela, benetan nahi bada belaunaldi barriak euskaldunak eta eleaniztunak izatea, justiziaren, bardintasunaren eta kohesimoaren bidean.

Horregaz batera, proposamen honetan, Jaurlaritzeak aurkeztutako lege-zirriborroan bezela,hizkuntza-proiektuek aparteko garrantzia hartzen dabe: Bilbaoren esanetan, atal horretan be jarrita dago hizkuntza-proiektuek hizkuntza-ereduari jarraitu behar deutsela derrigor eta euskerearen ikaskuntza-prozesuan ikastetxearen errealidadeari egokitzeko erispideak izan beharko dituala baina beti be oinarri bati jarraituz: Euskera gitxiago dauenari euskera gehiago emotea. Ezin da onartu euskera gitxiago dauena euskera gitxiagogaz konformau behar izatea, bazterketa soziala bultzatzea. Atal horretan, hizkuntza-proiektuak ebaluau eta beharrezkoa izan ezkero, egokitu beharra jasoten da: Hizkuntza-proiektua egokitu ezean programa-kontraturik ez da sinatzerik izango, azpimarratu dau.

Ekarpen integrala

Hizkuntza-ereduez eta hizkuntza-proiektuez gan beste hainbat elementu jaso ditu gaur aurkeztutako proposamenak: Curriculumari, euskal curriculumari erreferentzia zuzena egiten deutso: Euskal dimensinoa eta dimensino unibersala barrubatutako ikuspegia jaso beharko dau eta hainbat lanketa proposatzen ditugu horretarako.

Ikastetxeetako hizkuntza-jarduna be arautzen dau lege-proposamenak, ikastetxeak euskeraren arnasgune funtzional bihurtu daitezen eta ikasleak euskeraz normaltasunez bizi daitezan.

Jarraian, Kontseiluko idazkari nagusiak lege-proposamenak jasotako atal guztiak zerrendatu ditu: Irakaskuntzarako sarrera eta hornidurea, ikastetxeetatik kanpoko eskaintzea, ebaluazinoa, euskerearen beste lurraldeakazko lankidetzea, lanbide-heziketea, kirol eta arte-ikaskuntzak... Baita hezkuntza-sistemearen helburuak eta ikasleen hizkuntza-eskubideak be: Saiatu gara ekarpen integrala egiten, hau da, euskerearen esentzia, ikasleen hizkuntza eskubideak, beharrezkoak diran elementu guztiak txertatzen esan dau.

Irailean, Eusko Jaurlaritzeak hezkuntza-lege aurreproiektuaren zirriborroa aurkeztu eban eta datozen egunetan amaituko da ekarpenak egiteko epea, behin betiko aurreproiektua Legebiltzarrera bialdu aurretik.

Honen aurrean, 2021eko abenduan Euskeraz Hezi Bardintasunean Hazi adierazpena aurkeztu eben leku berean aurkeztu dabe EAEko Hezkuntza Legeari egindako osoko ekarpena, euskerearen inguruan jaso beharreko artikuluen proposamen integrala. Bertan izan dira, Euskalgintzearen Kontseiluko idazkari nagusiaz gan, hezkuntza-komunidadeko eragile EHIGE, Euskal Herriko Ikastolak, HEIZE eta Hik Hasiko ordezkariak, bai eta euskal gehiengo sindikaleko ELA, LAB eta STEILASeko ordezkariak be.

Euskerea ikas eta irakas-hizkuntza dauen hizkuntza-eredu orokortu inklusiboa Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok aurkeztu dau lege-proposamenaren edukia. Holan, lehenik eta behin gogoan izan dau, eragile guztiek ardura bera dabela aurkeztutako lege-zirriborroaren inguruan: Behin eta barriro esaten gabiz lege barriak argi zehaztu behar dauela zein izango dan etorkizuneko hizkuntza-eredua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza-sisteman. Hori ez da argi geratu aurkeztutako zirriborroan eta, beraz, horixe da gure proposamenak bete nahi dauen lehen bakotasuna; aurkeztutako proposamenak modu zehatzean jasoten dau etorkizuneko hezkuntza sistemearen hizkuntza eredua: Euskerea, berezko hizkuntzea, hezkuntza sisteman hizkuntza normalizatua izango da, jardueretan erabilera normal eta orokorreko hizkuntzea, hizkuntza-eredu orokor eta inklusiboa eta ez ditu ikasleak bereiztuko hizkuntza-ofizialen arteko aukeraketearen arabera: Lege barriak zehaztapen-maila handia izan beharko dau eraginkorra bada. Beharrezkoa da legeak argi eta garbi zehaztea zein dan hurrengo hamarkadetan ezarriko dan hizkuntza-eredua: Euskerearen gaia malgutasunez jokatu ezkero, etorkizuneko belaunaldien euskalduntzea kaltetuko da eta hori ezin da onartu azaldu dau Bilbaok. Horregaitik, Kontseiluko eledunak euskerazko hizkuntza-eredu orokortuaren beharra justifikau dau: Ikasle guztiek euskerea ezagutzeko eskubidea dabe eta lege honek eskubide hori bermatu behar dau. Orain arte, datu guztiek erakusten daben lez, euskerazko eredua izan da helburu hori lortzeko eredurik onena. Horregaitik dinogu, Legeak euskerazko eredu orokortu eta inklusibo barri bat jaso beharko leukela, benetan nahi bada belaunaldi barriak euskaldunak eta eleaniztunak izatea, justiziaren, bardintasunaren eta kohesimoaren bidean.

Horregaz batera, proposamen honetan, Jaurlaritzeak aurkeztutako lege-zirriborroan bezela, hizkuntza-proiektuek aparteko garrantzia hartzen dabe: Bilbaoren esanetan, atal horretan be jarrita dago hizkuntza-proiektuek hizkuntza-ereduari jarraitu behar deutsela derrigor eta euskerearen ikaskuntza-prozesuan ikastetxearen errealidadeari egokitzeko erispideak izan beharko dituala baina beti be oinarri bati jarraituz: Euskera gitxiago dauenari euskera gehiago emotea. Ezin da onartu euskera gitxiago dauena euskera gitxiagogaz konformau behar izatea, bazterketa soziala bultzatzea. Atal horretan, hizkuntza-proiektuak ebaluau eta beharrezkoa izan ezkero, egokitu beharra jasoten da: Hizkuntza-proiektua egokitu ezean programa-kontraturik ez da sinatzerik izango, azpimarratu dau.

Ekarpen integrala

Hizkuntza-ereduez eta hizkuntza-proiektuez gan beste hainbat elementu jaso ditu gaur aurkeztutako proposamenak: Curriculumari, euskal curriculumari erreferentzia zuzena egiten deutso: «Euskal dimensinoa eta dimensino unibersala barrubatutako ikuspegia jaso beharko dau eta hainbat lanketa proposatzen ditugu horretarako.

Ikastetxeetako hizkuntza-jarduna be arautzen dau lege-proposamenak, ikastetxeak euskeraren arnasgune funtzional bihur daitezen, eta ikasleak euskaraz normaltasunez bizi daitezen.

Jarraian, Kontseiluko idazkari nagusiak lege-proposamenak jasotako atal guztiak zerrendatu ditu: Irakaskuntzarako sarrera eta horniketea, ikastetxeetatik kanpoko eskaintza, ebaluazinoa, euskerearen beste lurraldeakazko lankidetzea, lanbide-heziketea, kirol eta arte-ikaskuntzak... Baita hezkuntza-sistemearen helburuak eta ikasleen hizkuntza-eskubideak be: «Saiatu gara ekarpen integrala egiten, hau da, euskerearen esentzia, ikasleen hizkuntza eskubideak, beharrezkoak diran elementu guztiak txertatzen esan dau.

Hurrengo urratsak

Azkenik, euskerearen normalizazinoaren aldeko gizarte eragile nagusiak batzen dituan Kontseiluko bozeroaileak hurrengo urratsen barri emon dau: Lehenengo eta eta behin, ekarpen lez erregistrauko dau Kontseiluak Eusko Jaurlaritzeak zabaldutako prozesuan. Ondoren, alderdiei geure proposamenaren barri emongo deutseegu, bere egin eta hareek be ekarpenetan jarri deiezan. Abenduan ikusi beharko dogu zelan jasoten dan zirriborroan eta horren arabera etorkizuneko estrategia zehaztuko dugu.

Amaitzeko, Bilbaok azpimarratu nahi izan dau lege barrian euskerearen gaia egoki jarteak dauen garrantzia: Hezkuntza-sistemea da egoera gitxituan dagoan hizkuntza baten berreskurapenerako zutabea. Gurean, ikusi izan dogu zelako ekarpen ikaragarria egin deutson hezkuntza-sistemeak euskalduntze-prozesuari, baina oraindino urrun gagoz ezagutzearen unibersalizazinotik, herritar guztiek euskeraz egiteko gaitasuna izatetik. Hurrengo hamarkadetan indarrean izango dan legeak bai ala bai bermatu behar dau euskerea ikasi eta irakas-hizkuntzea izango dauen eredu orokor eta inklusiboa martxan jarriko dala. Ezin da aukerea
galdu. Ezin dogu aukerea galtzen itxi esan du.

Azkenik, euskerearen normalizazinoaren aldeko gizarte eragile nagusiak batzen dituan Kontseiluko eledunak hurrengo urratsen barri emon dau: Lehenengo eta eta behin, ekarpen lez erregistrauko dau Kontseiluak Eusko Jaurlaritzeak zabaldutako prozesuan. Ondoren, alderdiei geure proposamenaren barri emongo deutsegu, bere egin eta hareek be ekarpenetan jarri deiezan. Abenduan ikusi beharko dogu zelan jasoten dan zirriborroan eta horren arabera etorkizuneko estrategia zehaztuko dogu.

Amaitzeko, Bilbaok azpimarratu nahi izan dau lege barrian euskerearen gaia egoki jarteak dauen garrantzia: Hezkuntza-sistemea da egoera gitxituan dagoan hizkuntza baten berreskurapenerako zutabea. Gurean, ikusi izan dogu zelako ekarpen ikaragarria egin deutson hezkuntza-sistemeak euskalduntze-prozesuari, baina oraindino urrun gagoz ezagutzearen unibersalizazinotik, herritar guztiek euskeraz egiteko gaitasuna izatetik. Hurrengo hamarkadetan indarrean izango dan legeak bai ala bai bermatu behar dau euskerea ikasi eta irakas-hizkuntzea izango dauen eredu orokor eta inklusiboa martxan jarriko dala. Ezin da aukerea
galdu. Ezin dogu aukerea galtzen itxi esan dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu