Urrian dobako zazpi jarduera dakarz Darabilbok
2022-10-10 10:19 Euskerea berbagaiAisialdian be euskeraz berba egin ahal izatea da asmoa.
Hilero lez, egitarau zabala atondu dabe urrirako Bilboko Udalak eta uriko euskaltegi sareak, Darabilbo programearen barruan. Edade eta gustu guztiak asetzeko moduko zazpi jarduera egin ahal izango dira hileon, danak doban. Aisialdian euskerea erabilteko aukerak emotea da programearen asmoa eta euskeraz ondo dakienek zein ikasten dabizanek hartu leikie parte.
Urriaren 14an izango da lehenengo jarduerea. Irati Urrestarazu artisteak gidatuta, bisitaldia egingo dabe Rekalde Aretora, hango erakusketak ikusteko. Hilaren 20an, ostera, tupper sex tailerra egingo dabe Santutxuko euskaltegian.
Oraingoan Bilbotik kanpora be urtengo dabe, 23an: Izarraitz mendigunera joango dira, Azkoitian hasi eta amaituta, 11 kilometroko ibilbide zirkularra. Pintxo osasungarrien inguruko saioa be badago egitarauan, hilaren 26an, Indautxuko AEK-n. 27an, Bilbo Zaharrean ibilbide gidatua egingo dabe eta, urrikoak amaitzeko, barriro Rekalde Aretora, 28an, baina kasu horretan Txus Melendez izango da gidaria.
Parte hartzeko interesa dabenek izena emon behar dabe aurretik, webgunean, darabilbo@gmail.com helbidean edo 607 530 132 zenbakian. Baldintza bakarra 16 urte baino gehiago izatea da, familientzako jardueretan izan ezik.
Beste alde batetik, uriko dendari eta tabernariek euskerea ikasi deien, martxan dauka Bilboko Udalak Biribilko izeneko egitasmoa. Izena emoteko epea zabalik dago eta epea urriaren 14ra luzatu dauela azaldu dau Udalak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!