Bertsolaritzea hizkuntzalaritzatik ikertzeko deialdia

Bizkaie! 2022-10-04 13:40   Bertsolaritzea

Master amaierako lanak eta ikerlan monografikoetako proiektuak bultzatzeko lehiaketea da.

Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak deialdia zabaldu dabe, bertsolaritzea hizkuntzalaritzearen ikuspegitik landuko daben ikerlanak bultzatzeko deialdian parte hartzeko. Batez be, tesia egiteko asmoz dabizan ikasle edo ikerlari gazteentzako lehiaketea da, eta Mintzola egitasmoaren barruan dator.

Master amaierako lanen eta ikerketa monografikoen proiektuak onartuko ditue deialdian, gerora tesiak bultzatzeko helburuagaz. Hautagaiek unibersidadeko titulua izan beharko dabe eta, behin proiektua gauzatuta, 2022-23an defendidu beharko dabe.

Zemendiaren 18ra arte aurkeztu leitekez hautagaitzak. Bertsolaritzea ikertzeko proiektuak onartuko ditue, baina hizkuntzalaritzearen ikuspegitik egingo badira. Aukeratuen zerrendea abenduan plazaratuko da eta 3.000 euroko laguntzinoa egongo da. Lanak bagilaren 15erako amaitu eta aurkeztu beharko ditue irabazleek.

Saritutako ikerlana, behin amaituta, argitaratzeko eskubidea izango dabe Euskaltzaindiak eta Bertsozale Alkarteak. Ganera, Azkue Bibliotekan eta Xenpelar Dokumentazino Zentroan gordeko dabe kopia bana.

Ikertzaile gaztea edo hasibarria dektoretza-tesiraino eroango dauen ibilbidean, aurreko erabagiak eta pausuak be garrantzitsuak dira eta, hain zuzen be, bide horretan laguntzea eta bertsolaritzea eta hizkuntzalaritzea ikergai lez sustatzea da deialdi honen helburua, azaldu dabe ekimenaren arduradunek.

Euskeraz egiten dan ahozko jardunari, hau da, euskerazko berbeteari, buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko bidea be bada, Bertsozale Alkartearen eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzearen asmo nagusietako bat hori dan ezkero.

Argibide gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu