Asteon hasiko dira konpontzen herriko zortzi mugarri historiko
2022-10-04 08:06 KultureaSoraluze, Bergara eta Elgetako udalerriak dagoz tartean.
Herri horreetako alkate guztiek emon dabe oneretxia eta Foru Aldundiak be badau lanon barri.
Herriko mugarri historiko guztiak 2014an konpondu zituan Eibarko Udalak Klub Deportiboko Mendi Taldeko kideen laguntza parebakoari esker; halan da be, ordutik hona hainbat basolan egin da Eibar, Soraluze, Bergara eta Elgeta herriek mugea egiten daben mendi inguruetan eta mugarriak kaltetu egin dira; batzuk lekuz aldatu eta beste batzuk lurperatuta geratu dira. Horren aurrean, Ego Ibarra-k, herritar batzuek holan eskatuta, kaltetutako mugarriak konpontzea eskatu eta Alkatetzeari eskatu eutson herri horreetako alkateei eta Foru Aldundiari adierazotea. Erakunde guztiek emon eben baietza, baita laguntzea eskaini be, interes historiko handia dabelako eta herri danen gomutearen elementu garrantzitsuenetakoak diralako.
Ondokoak dira urriaren 4tik aurrera konpondu edo lehengoratuko dituen mugarriak: Illordogaña 1 (41, Eibar-Soraluze) Illordogaña 3 (43, Eibar-Soraluze), Kiñarra (53 Eibar-Bergara), Sarroi (55, Eibar-Bergara), Sarroi 1 (56, Eibar-Bergara), Bergaretxelarrea (57, Eibar-Bergara), Bergaretxelarrea 1 (58, Eibar-Bergara), Azurtzaiturriburua (59, Eibar-Bergara-Elgeta).
Mugarriak dira herriak herri egiten dituen elementuak, gomuta historikoaren seinalerik garrantzitsuenetakoak eta albo-herriakaz batzen eta, aldi berean, hareetatik bereizten gaituenak; Eibarren kasuan, goian esandakoez gin, Zaldibar, Ermua, Markina eta Elgoibar.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!