Senez aldizkariaren 53. zenbakia argitaratu dau EIZIE-k
2022-10-03 07:45 KultureaAmaia Apalauza da zuzendari barria.
ItzulpengintzEaren Nazioarteko Egunaren bueltan ikusi dau argia Senez aldizkariaren 53. zenbakiak eta taldea barrituta etorri da. Amaia Apalauza zuzendari barriak sarreran dinoanez, esker onez ere bai: '15 urte egin ditu Karlos del Olmok aldizkariko zuzendari lanetan eta hari eskaini gura deutsagu 53. ale hau.
19 egile eta 17 ekarpen batu ditugu aurtengo aldizkarian. Alkarrizketa nagusia Karlos del Olmori egin deutso Danele Sarriugartek eta, horrezaz gan, toki
berezia egin gura izan deutsagu saiakera itzulpenari. Gaiari buruzko barriketaldi batean Maialen Berasategik, Olatz Estebanek eta Amaia Astobizak esandakoak ekarri ditugu aldizkarira'.
Era berean, Henry David Thoreauren Walden saiakera-lanaren itzulpena ardatz hartuta, itzultzaile-jardunari loturiko gogoeta personala ondu dau Danele
Sarriugartek, besteak beste, genero-ikuspegia be mahai gainean jarriz. Generoa markatua daben hizkuntzetatik itzultzean eta berba berriak sortzean begi-
bistatik galdu behar ez geunken auzi bat gogorarazo deusku Bakartxo Arrizabalagak: Nork esan eban euskereak ez ebala genero-arazorik? Saiakeraz gan, beste genero batzuk be aintzat hartu ditugu aurtengo aldizkarian: Amaia Izkuek best sellerren itzulpena aztertu dau, The New York Times Best Seller List zerrendan oinarrituta. Egile gazteak eta gradua amaitu barriak be inguratzen jakuz, beraz, aldizkarira.
Literatura-itzulpenari jagokonez, Mary Oliverren poesia euskaratu deusku Ane Garciak, Arthur Conan Doyleren Sherlock Holmesen memoriak itzultzean eginiko
hautu batzuen barri emon deusku Aitor Blancok, frantsesetik euskerara ekarritako ume eta gazte-literaturearen itzulpena izan dau aztergai Naroa Zubillagak, Ursula K. Le Guinen Oihan hitzean mundua zientzia-fikzinzko lanaren itzulpenaz jardun dau.
Amaia Apalauzak eta Maria Dolores Agirre itzultzaile aitzindariaren lanak aurkeztu eta arakatu ditu Eider Quertierrek. Literaturearen esparrutik urten barik, itzultzaile Barriak programan quebectar itzultzaile bigaz mentore lanetan batutako esperientzia kontau deusku Aiora Jakak.
Itzultzaile automatikoek zeresan handia emon dabe azkenaldian eta, horren harian, Wikipediako edukiak posteditetean kontuan hartu beharreko jarraibide
batzuk batu ditu Amaia Solaunek eta, bestalde, itzultzaile automatikoek literatura-testuak itzultzeko eskaintzen daben baliogarritasuna aztertu dau Itsaso
Arregik.
Ikuspegi soziologikoa ardatz hartuta, itzulpenak talde soziokulturalen arteko komunikazinoan dauen funtzinoa ikertu dau Lamia Filali-Mouncefek eta Latinoamerikako komunidade indigenetan interpreteak trebatzeko proiektu baten barri emon deusku Lurdes Auzmendik.
Aldizkaria zarratzeko, itzulpengintzako liburu-aldizkarien barri jaso dogu, zenbait iruzkinen bitartez.
Ez dogu aitatu gabe itxi nahi Juan Azpeitiaren irudiz apaindua datorrela aldizkaria oraingoan be, dotore eta ikusgarri.
Ale honetako kolaboratzaileak: Ane Garcia Lopez, Txiliku Aranguren, Beatriz Zabalondo, Maite Imaz, Karlos del Olmo, Danele Sarriugarte, Amaia Astobiza, Maialen Berasategi, Olatz Esteban, Amaia Izkue, Naroa Zubillaga Gomez, Aitor Blanco Leoz, Eider Quertier, Amaia Solaun Martínez, Itsaso Arregi Aizpun, Lamia Filali-Mouncef Lazkano, Bakartxo Arrizabalaga, Lurdes Auzmendi, Aiora Jaka eta Eli Manterola.
Itzultzaileak: Kristin Addis, Joana Pochelu.
Zuzentzailea: Amaia Apalauza.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!