'Zutaz letrak idazteko' lan barriko kantua dakar Eñaut Elorrietak

Bizkaie! 2022-09-30 10:59   Musikea

Udagoienean argitaratuko dau Fantasia lan barria.

Berbak Jose Luis Otamendirenak dira eta produkzinoa, barriz, Aitor Etxebarriarena.

Fantasia disko barriko kantuetako bat da: Zutaz letrak idazteko .

Eñaut Elorrieta/Jose Luis Otamendi

Nonbait utziko nituen
zuri buruzko apunteak
paper zurbilen batzuetan
arrats euritsu batean
nonbait utziko nituen

Zutaz letrak idazteko

Nonbait utziko zintudan
gaur ni maitatu ostean
nonbait utziko zintudan
arnasa hartzeaz ahaztuta
nonbait utziko zintudan

Zutaz kantak egiteko

Nonbait utziko zidaten
zelofanetan zoriona
haurrek irentsi zezaten
hamaika eta erdiak jota
nonbait utziko zidaten

Zutaz letrak idazteko

Nonbait utziko digute
oraindik elkar maitatzen
amets hautsien gainean
ergelki elkar maitatzen
nonbait utziko digute

Zutaz letrak idazteko
zutaz kantak egiteko
munduratu nintzen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu