Busturiko familiei zuzendutako 'Koloretako ziabogak' tailerra martxan

Bizkaie! 2022-09-30 09:51   Euskerea berbagai

Hartu-emonetan euskerea sustatzea da helburua.

Busturiko Udaleko Euskera Zerbitzuak, familian euskerearen erabilerea sustatzeko Gurasolagun ekimenaren barruan, Koloretako ziabogak tailerra atondu dau urriaren 7rako. Tailerrean, gurasoek, seme-alabakaz batera, olgeta errazak ikasi ahal izango ditue euskeraz. Izena emoteko epea urriaren 3an amaituko da.

Busturia herri euskalduna gara, baina, era berean, badakigu euskerea geure nortasunaren oinarrizko parte izanik, familiarteko barriketaldietan euskerea ez dala beti nagusitzen. Etxetik kanpo eta etxe barruan euskeraz hartu-emonak izatea bat-batekoa eta naturala izan daiten, ekimen ludiko hau dakargu, familietan
barriketaketaldiak, olgetak, alkarrizketak euskeraz izan daitezan, oinarrizkoa dalako gurasoen inplikazinoa. Horregaitik, tailer honetan parte hartu daizuen animetan zaituegu eta danon artean, geure familiartean, bizirik jarraitu daian euskereak geure herrian, nabarmendu dau Aitor Aretxaga Busturiako alkateak.

Koloretako ziabogak tailerra, Busturiko Udaleko Euskera Zerbitzuak igaz jorratzen hasi zan Gurasolagun programearen barruan dago, inguru euskaldunak sortzeko helburuari eutsiz. Koloretako ziabogak tailerra herriko gurasoei eta euren seme-alabei zuzenduta dago eta helburua da familiek euskeraz olgaue eta gozetea, bizitea.

Tailerra Urtxintxa Aisialdi Hezitzailearen eta Suspertze Soziokulturalaren alkarteak emongo dau urriaren 7an, Altamirako plazan (euria balitx, eleizpean), 17:30ean. Izen-emoteak 607 609 580 telefonoan egin daitekez, baita whasttapp bidez be.

Lehen aldia da tailer hau Busturian egiten dala baina Gurasolagun ekimenak urtebete daroa martxan familia-hartu-emonetan euskerea sustatzeko eta herriko familien arteko barriketaldiak euskeraz izateko guneak sortzeko, umeek euskeraz berba egiteko, gurasoek parte hartzeko eta familian zein gizarte-hartu-emonetan euskerazko komunikazinoa naturala izatea lortzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu