Bilbon euskerea praktiketako programan 382 lagunek hartuko dabe parte
2022-09-28 11:05 Euskerea berbagaiUriko barruti guztietan osotu ditue berbalagun taldeak.
Euskal Herriko erakunde, alkarte eta euskaltegi ugarik egiten daben lez, Bilboko Udalak be mintzapraktika edo berbalagun erako proiektua dau martxan, urian euskerea ikasten dabizanentzat, hobetu nahi dabenentzat edo sarriago berba egin nahi dabenentzat. 2022-23 ikasturtea hastear da, eta 382 lagunek emon dabe izena.
Seiko taldeetan batzen dira taldeok, modu informalean alkarregaz euskeraz berba egiteko, euren intereseko edo gaurkotasuneko gaien inguruan. Udalak azaldu dauenez, Bilboko zortzi barrutietan osotu ahal izan ditue taldeak ikasturte honetan, 71 danetara. Taldeok edadearen, zaletasunen edo interesen arabera atontzen ahalegintzen dira.
Normalean astean behin batzen dira taldeak, koordinatzaile edo dinamizatzaile batek gidatuta. Ohiko topaketez gan, ikastaro, ibilaldi, kontzertu, antzerki, errezitaldi, foro eta berbaldietan be hartzen dabe parte.
Bilbon erroldatuta dagozan eta 16 urte edo gehiago dituenek emon leikie izena programan, hemen. Doban da. Udalaren datuen arabera, parte-hartzaile asko euskera ikasleak izaten dira, berba egiteko gaitasuna hobetu nahi dabenak. Euskalduna izan an arren mailea hobetu nahi dauen jente asko be badago.
Udalak bultzatutako berbalagun programa hau orain dala hamar urtetik dago martxan, lehenago be urian halako egitasmo gehiago egon ziran arren. Hamarkada batean, 3.000 persona inguruk hartu dabe parte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!