Hizkuntzalaritza Funtzionalaren Nazinoarteko Alkarteak eta Euskaltzaindiak bat egin dabe

Bizkaie! 2022-09-28 07:59   Euskerea berbagai

Hizkuntzalaritza Funtzionalari buruzko Nazinoarteko 43. Biltzarra atondu dabe.

Hizkuntzalaritza Funtzionalaren Nazinoarteko Alkarteak (Société internationale de linguistique fonctionnelle) eta Euskerearen Akademiak atondutako mintegia 2022ko urriaren 4tik 7ra egingo da Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesari esker.

Euskal Herrian egingo da lehenengoz eta 30 hizlari inguru batuko dira Euskaltzaindiaren Luis Villasante Ikergunean (Tolare baserria). Euskaltzaindiaren izenean Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jean Baptiste Coyos, Miren Azkarate, Pello Salaburu, Miriam Urkia eta Roberto González de Viñaspre euskaltzain osoek parte hartuko dabe.

Beste gai batzuen artean, honako honeek jorratuko ditue: Digitalizazinoaren eta teknologia barrien erronkea hizkuntzentzat, batez be, hizkuntza gitxituentzat; genero gramatikala eta haren adierazpenak hizkuntzetan ala ez; ordenaren erispidea sintaxian; adimen artifiziala...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu