2022/10/04 19:00

Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian. | Berbaldiak

'Emakume zientzialarien argitan'

19:00

Elhuyarren eta Donostia Kulturaren arteko alkarlanaren emoitzea da barriketaldi-ziklo hau eta udagoienean jarraipena izango dau (Urriak 4, zemendiak 8 eta 29).

Egitasmoak emakume zientzialariak ezagutzea dau helburu eta, aurrez aurreko alkarrizketen bidez, zenbait arlotan lan egiten daben emakume zientzialariak ezagutzeko aukerea izango da: Itziar Laka Mugarza, Amaia Bacigalupe de la Hera eta Lourdes Herrasti Erlogorri. Eurek azalduko dabe zerk bultzatuta egiten dituen ikerketak eta zeri erantzun gura deutsen. Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzailearen galderei erantzutea izango da zeregina. Horrezaz gan, kulturen estereotipoa gainditzeko (zientziak eta humanidadeak) gogokoen dituen liburuak be gomendatuko ditue.

Urriaren 4an, Itziar Laka Mugarza izango da alkarrizketatua: Imajinaezinaren bila, hizkuntzatik abiatuta.

Saioak euskeraz izango dira.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu