Aixa de la Cruzek 'Las herederas' aurkeztuko dau Bilbon
2022-09-26 12:28 KultureaIrailaren 30ko hitzorduan, Txani Rodríguez idazleagaz berba egingo dau egileak.
Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean irailaren 30ean Aixa de la Cruz-en Las Herederas liburuaren aurkezpena egingo da, 19:00etan hasita Liburutegiko Areto Nagusian.
Las Herederas liburuan protagonisten amamak bere buruaz beste egin eta inork ez dau jakin zergaitik. Lis bere onera etorten hasten danean, krisi baten ondorioz, etxea saldu eta aurrera egin, besterik ez dau gura. Haren arreba Ericak erretiro espiritualak eta paseo botanikoak atontzea dau ames. Olivia, Erica eta Lis-en lehengusina eta bilobarik zaharrena, kardiologoa da eta amamaren amaierea azaltzen lagunduko dauen arrastoren bat topetan dau kajoi bakotxean. Bestalde, Norak bere gameluari etxea merkantziarako biltegi lez erabilten ixtea pentsetan dau. Lau emakume gazte eta argitzeko danen ondarea: geneetan dabilen etxe bat edo madarikazino bat?
Aixa de la Cruz (Bilbo, 1988)
Ingeles Filologian lizentziatua, Literatura eta Literatura Konparatuaren Teorian doktorea eta idazlea da. Honako eleberri honeek argitaratu ditu: Cuando fuimos los mejores (2007), De música ligera (2009), La línea del frente (2017) eta Cambiar de idea (2019), 2020ko Euskadi Literatura eta Librotea Tapado sarien irabazlea, XV. Dulce Chacon Sariaren finalistea eta 2019ko hamar liburu onenen artean Babelia gehigarriagaitik autortua. Horrezaz gan, Modelos animales (Salto de Página) kontakizun-liburuaren eta Diccionario en guerra (2018) saiakerearen egilea da. Babelia, La Marea edo Vogue lako argitalpenetan kolaborau eta hilero zutabe bat idazten dau Bilbao egunkarian, sormenezko idazketeari buruzko eskolak emoteaz gan. Idazlearen lana ingelesera, italierara eta portugesera itzuli da.
Sartzea doban da. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!