Rocío Mesak 'Dunia Ayaso SGAE Fundazioa VI Saria' irabazi dau 'Secaderos' lanagaz

Bizkaie! 2022-09-23 08:20   Zinemea

Epaimahaiak Autorpen berezia emon deutso Isabel Coixeten El sostre groc film luzeari.



SGAE Fundazinoa
k bart jakinarazo dau Dunia Ayaso Sariaren seigarren edizinoaren irabazlea, Donostiako 70. Zinemaldiaren barruan: Secaderos lanagaitik Rocío Mesa (Granada, 1983) dogu sariaren jaube barria. Ekimena orain zortzi urte hil zan gidoigile eta zuzendari kanariarrari omenaldia egiteko sortu zan eta generoaren ikuspegiagaz konprometidutako lan zinematografikoak autortzen ditu. Bide batez, historian lehen aldiz, Epaimahaiak Autorpen berezia egin deutso Isabel Coixeti (Bartzelona, 1960) El techo amarillo / El sostre groc film luzeagaitik. Holan, SGAE Fundazinoak Estadu mailan egiten dan zinemearen genero perspektibea azpimarratu nahi dau. Epaimahaiak nabarmendu dauenez, Secaderos film luze librea da, uniberso berezko baten bila doan saiakera ausarta, bokazino feministea dauen zinemagintza baterantz hurreratzen dana. Mesaren lanak idiosinkrasia propioa daben emakumezkoakan ñabardurea jarten dau, sarritan, euren desio eta bizitzak ikus-entzunezko egiletzan ahaztuak diranak.

Autortuez gan, honako pelikula honeek be lehiatu dira 2022ko edizino honetan: Jaime Rosalesen Girasoles silvestres, Pilar Palomeroren La maternal, Juan Diego Bottoren En los márgenes eta Alcarrás Carla Simón, egilearena.

Finalista izandako filmen hautaketea epaimahai profesional batek egin dau eta horren buru Ainhoa Rodríguez izan da, hau da, sari berau Destello Bravío lanagaz 2021eko irabazlea; bertako kide izan dira Lara Izagirre (Un otoño sin Berlín, Nora) eta Maider Oleaga (Kuartk Valley, Verabredung) zinemagileak. Aldez aurretik, Donostiako Zinemaldiak egindako hautaketa bat egon da, zinemaldiko sekzino batzuetan parte-hartzen eben hainbat film aintzat hartzen ebana.

Sari honek genero begiradearen aurrean konpromiso gehien agertzen daben lan zinematografikoak autortzen ditu, genero bardintasunaren behar eta erronkearen testigantzea hartzen dituen gidoiletza edo eta zuzendaritza lanak. Saria 5.000 eurokoa da.

Aurreko edizinoetan, honako emakumezko zinemagileek hartu dabe saria: Carla Simón 2017an Verano 1993 filmari esker; Arantxa Echevarría, Carmen y Lola (2018); Belén Funes, La hija de un ladrón (2019); Pilar Palomero 2020an Las niñas filmari esker; eta Ainhoa Rodriguez, Destello Bravío (2021).

Suro euskal gidoirik onena

ETB1en babespeko Euskal Zinemearen Galeak, Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Alkarteak, SGAE Fundazinoaren laguntzean tarteko dala, Mikel Gurrea eta Fran Kosterlitz gidoigileei emon eutsen, ex aequo, Euskal gidoi Onenari SGAE Euskadi Kontseiluko Saria. Gidoia danena izanik, Suro errealizadore donostiarrak zuzentzen dauen lehen film luzea da eta sekzino ofizialean lehian dogu.

Gidoigileen euskal alkartea 2015ean hasi zan sari hau emoten, gidoigileen lana azpimarratzeko asmoz; horretarako, Zinemaldiko edozein sailetan aurkeztutako film luzeen artean, euskal lanik onena hautatzen dau, diru kopuru sinbolikoa emonez. 2019tik, SGAE Fundazinoak eta SGAEren Euskadiko Lurralde Kontseiluak finantzietan dabe sari hau.

Jose Maria Goenaga eta Luis Berdejoren La trinchera infinita, Marina Parés eta David Pérez Sañudoren Ane edo eta Maider Oleagaren Kuartk Valley lako filmak saritu ditue aurreko zazpi edizinoetan; honakoa zortzigarrena dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu