Urriaren 10era arte zabalik Argia Ereiten Sarirako hautagaitzak proponiduteko epea
2022-09-22 12:22 Euskerea berbagaiIgaz, Joserra Onaindiak irabazi eban saria.
Datorren urriaren 10era arte zabalik egongo da Euskara Saria Argia Ereiten XIII. Lehiaketarako hautagaitzak aurkezteko epea. Getxoko Udalak atondutako ekimenaren helburua da euskerearen gizarte erabilerea babestea, sustatzea edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko
nahiz juridikoak goraipatzea: Herritarrak animetan ditugu lanean, aisialdian, sare sozialetan, egunerokoan zein bestelako arlo batzuetan, euskerea sustatzen daben pertsona, talde, alkarte, saltoki aurkezttu deiezan, herriaren esker onez jaso ahal izateko, nabarmendu dau Irantzu Uriartek, Euskera zinegotziak.
Hautagaiak aurkezteko fitxea posta elektronikoz deskargau eta euskara@getxo.eus helbidera bialdu daiteke edo www.getxo.eus/euskara webgunean dagoan formularioa bete daiteke. Saria Ibon Garagarza eskultore getxotarraren lana da.
Aurreko sariak
Lehen edizinoaren irabazlea Laura Lapeyra izan zan Juan Bautista Zabala ikastetxeko Gurasoen Alkartean euskerearen erabilerearen alde egindako lanagaitik; Bigarren edizinokoa Bittor Egurrolarentzat izan zan, bizitza osoa hizkuntzea sustatzen emon ebalako; hirugarrena San Nikolas ikastoleak irabazi eban, bere
50.urteurrenean euskerazko heziketan egindako lanagaitik; laugarrena Nahikari Ayorentzat, udalerriko
ikastetxeetan bertsolaritzearen alde egindako lanagaitik; bosgarrena Gobela Ikastoleak eroan eban saria, bere 50.urteurrenean; seigarrena Josu Esnaola eta Alfredo Lopez de Gereñu euskaltzaleentzat, euskerearen
alde egindako lana eta batez be udalerrian orain 20 urte baino gehiago martxan jarritako Berbalaguna autortzeko; zazpigarrena Goñi familiarentzat, Getxogaso gasolindegian egindako lanagaitik; zortzigarrena Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeari, bere kirol jardueran euskerea sustatzeagaitik; bederatzigarrena ALBErentzat 1980an sortu zanetik euskerearen eta euskal kulturearen alde egindako lanagaitik; hamargarrena Maren Goienaga Madariaga, C.D. Galea Senior A taldeko entrenatzaileari, klubaren barruan euskerea sustatzeagaitik; hamaikagarrena Victoria Bengoa, Josu Larrañaga eta Armando Llamosasi,
toponimia ibilbideen diseinuan eta edukien lanketan egindakoagaitik, eta hamabigarrena, igaz, Joserra
Onaindiari euskeraz biziteko jarrera nekaezinagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!