II. VillaSoundBilbao amaitzeko Alai bakarlariak kontzertua eskainiko dau

Bizkaie! 2022-09-22 10:35   Musikea

Gipuzkoar gaztea Alai Ormazabal izan da irabazlea, behin mentoring fasea amaituta.





Alaik bakarrik ez, beste 5 bandak eta bakarlarik be parte hartu dabe fase horretan: Ben Santana, Las Selvas, Laguna Goons, Tanzzzania eta Txopet.

Bira horretako kontzertuak dira, hain zuzen, Bilboko Udalak atontzen dauen jaialdi honen azken fasea eta Estaduko lau uritan egingo dira.Kontzertuetako bakotxean, Alai bakarlariak lekuan lekuko banda bategaz kantauko dau eta, holan, bakarlariaren proiekzino artistikoa bultzatu eta haren talentua Bilboko uritik kanpo erakusteaz gan, beste uri batzuetako gazte taldeen sinergiak be sustatuko dira.

VillaSoundBilbao jaialdiaren 2. edizino honetako epaimahaiak Alai gipuzkoar bakarlaria hautatu dau VSB Tour birea egiteko: Lau kontzertu izango dira, Estaduko lau uritan, 2022ko azken hiruhilekoan zehar. Kontzertu bakotxean, Alai bakarlariak lekuan lekuko banda bategaz kantauko dau.

Bilboko Udalak VillaSoundBilbao jarri eban martxan 2020ko urrian eta, ordutik hona, hainbat fase izan dira: lehenengoan, VillaSoundBilbao Fest izan zan, Bilborocken kontzertuak egin zituelarik hasiera batean hautatutako 12 bandek; bigarrena, VillaSoundBilbao Mentoring fasea izan zan, 12 talde horreetako 6 hautatu baitziran (Ben Santana, Las Selvas, Laguna Goons, Tanzzzania eta Txopet, bai eta Alai be), formazinoa eta laguntasun profesionala jasoteko eta hirugarrena eta azkena, VSB Tour, amaierea emongo deutsona Jaialdi honen bigarren edizinoari.

Alai

Alai Tolosako artista eta produktore elektronikoa da (Tolosa, Gipuzkoa). Lau (4) urte zituala hasi zan musika ikasten eta nerabe zala hasi zan musikea sortzeari buruzko jakin-mina izaten: bakarka hasi zan, bere logelan, bere ordenagailu eroangarriagaz eta kontrolatzaile bategaz.

Genero-aukera zabal batean oinarritzen da haren estiloa, baina hip-hopa, disko musikea eta dance musikea ditu musika estilo gogokoenak; Alairentzako naturalena da house erritmoen artean ibiltea. Singleak emon zituan argitara lehenengo, besteak beste, "Eva Nasarre" edo "Lo Que Quiero" eta ondoren Berklee unibersidadean hasi zan musika produkzinoa eta teknologia ikasten eta musika elektronikoaren produkzinoan eta soinu-diseinuan espezializau zan. Ikasketa-amaierako lan moduan argitaratu eban orain arteko proiekturik handiena: "Ozen" deitzen dan bildumea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu