Zabalik da Ahalduntze Bertso Eskolan izena emoteko epea
2022-09-20 12:49 BertsolaritzeaZortzigarren urtez egingo dabe.
Plazako bat-bateko jardunean trebatu nahi daben emakume* bertsolarien topalekua da Ahalduntze Bertso Eskolea. Aurreko urteetan bertsolari ugari batu dirala kontuan hartuta, aurten barriro egingo dabela aurreratu dau Bertsozale Alkarteak. Izena emoteko epea zabalik da, irailaren 29ra arte.
Izena emoteko formulario hau bete behar da.
Ikasturte osorako zein hiruhileko bakarrerako emon leiteke izena. Izan be, kursoa hiru zatitan banatu dabe: urria-abendua, urtarrila-martia eta apirila-bagila. Hilero saio bat egongo da, beti zapatuz. Leku guztiak bete ezkero, izena lehenago emon dabenek izango dabe lehentasuna. Matrikulearen prezioa 150 euro da, urte osorako.
Amasa-Villabonan Bertsozale Alkarteak dauen egoitzan, Subijana Etxean, izango dira Ahalduntze Bertso Eskolako saioak. Talde bi egiteko nahikoa jente apuntau ezkero, bietako baten egoitzea Durangora aldatzeko aukerea emongo dabe.
Subijana Etxekoen aurretik, ikasturteko lehenengo hiru saioak Donostian (urriaren 8an), Durangon (zemendiaren 12an) eta Bilbon (abenduaren 3an) egingo ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!