Neomak taldea indartsu dabil
2022-09-20 08:15 MusikeaIrailaren 23an, Zarautzen emongo dabe kontzertua.
Taldearen izen bera aukeratu dau Neomak taldeak euren lehenengo lanari izena emoteko, grezieraz Ilargi barriak esan nahi dauen berbea. Zazpi emakume gazte, bizitza osoan trikiti munduan sustraituta egon - Kepa Junkeragaz sorginak bezela alkar ezagutu eta munduko txoko askotako oholtzetan ibilitakoak- baina gaur egungo musika barriagoak be jorratzen dituenak dira taldekideak. Bien arteko buztartze berezi bat egin eta proiektu tradizionala eta barritzailea sortu dabe, soinu organikoak teknologia barriakaz naturaltasunez buztartuz. Libre, nahi dabena sortuz eta erakutsiz, trikitixa tradizionala elektronikaz busti dabe, entzulea jantzan jarteko asmoz.
2022ko martian Haritz Harreguyren gidaritzapean grabau eta Alejandro Jimbo Páezek produzidutako lanean, “Ilargi berriak” eta “Hamen” aurrerapen kantuek sekulako erantzuna izan dabe, udabarri eta udan kontzertu piloa eskaintzeko aukerea emonez, taula gainak eta beheak jantzan jarriz.
Neomak (Eneritz Aulestia, Alaitz Eskudero, Leire Etxezarreta, Irati Gutierrez, Maria Lasa, Amets Ormaetxea eta Garazi Otaegi)
XXI. Mendekua: Berbak: Oihana Arana eta Haizea Arana.
Hego Haizea: Gitarristea: Pello Heriz.
Grabaketa eta nahasketak: Haritz Harreguy (Haritz Harreguy Studio).
Produkzinoa: Alejandro Jimbo Páez.
Azaleko argazkia: Antonio Murillo eta Jurgi Inda.
Azaleko modeloa: Xeli Arregi.
Diseinua: Chroma Estudioa.
Kontzertuak
Atlantikaldian zein Getxo Folken ondoren, Zarautzen izango dira zuzenean irailaren 23an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!