Asteon bueltauko da Darabilbo
2022-09-19 11:09 Euskerea berbagaiBisitak egingo ditue Errekaldera eta Arte Eder Museora.
Udako etenaren ostean, Darabilbo programeari berrekingo deutse Bilboko Udalak eta euskaltegiek asteon bertan. Aisialdirako dobako jarduerak eskaintzen ditu Darabilbok, euskerea erabili, praktikau edo hobetu nahi dabenentzat aproposak.
Iraileko egitarauan hiru proposamen dagoz. Lehena irailaren 20an, martitzenean, izango da, Lizardi euskaltegiaren egoitzan (Txakur kalea, 1). Umeak jagotearen inguruko tailerra emongo dau Amagoia Santacolomak, Umeak soinean eroateko murgiltze tailerra izenburupean.
Ganera, bisita bi be badakarz Darabilbok hileon. 22an, ibilbide historiko-politikoa egingo dabe Errekalde auzoan, 19:00etan Onki Xin alkartearen egoitzan hasita (Leon Uruñuela kalea, 3). Igor Ahedo irakaslea arduratuko da parte-hartzaileei azalpenak emoteaz.
Beste bisitaldia Bilboko Arte Eder Museora izango da, irailaren 26an, 18:00etan. BBKateak erakusketearen inguruko azalpen zehatzak entzun ahal izango ditue parte-hartzaileek.
Jarduera guztiak doban diran arren, aurretik izena emon behar da Darabilboren webgunean, 607 530 132 zenbakian edo darabilbo@gmail.com helbide elektronikoan. 16 urte beteta izatea beharrezkoa da, familientzako ekintzetan izan ezik.
Bilboko Udaleko Euskera Sailagaz batera, uriko euskaltegien sareak antolatzen dau Darabilbo, 2013tik. Danetariko jarduerak egin ditue ia hamar urteko bidean, eta Bilboko barruti guztietan. Ganera, parte-hartzaileek gustuko jardueren proposamenak egin leikiez. Hori bai, saio guzti-guztiek baldintza bi beteten ditue, doban eta euskeraz izatea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!