Maddi Ibaibarriaga: 'Bizkaie!-k lan handia egiten dau bertsolaritzearen alde'

Koldo Isusi Zuazo 2022-09-19 08:07   Barriketan

Maddi Ibaibarriaga (Markina-Xemein, 1985)

Bertsolari Txapelketa Nagusiko talde atontzaileko kidea da. 2013an hasi zan Bizkaiko Bertsozale Alkartean lanean eta ordutik, hainbat txapelketa atontzen ibili da. Komunikazino arloko lanak egiten ditu eta Markina-Xemeingo Bertso Eskolako kidea da.

Kontuak kontu, 2017tik bost urte joan badira be, aurten, 2002an egingo da Euskal Herriko Txapelketa Nagusia, Getxon, irailaren 24an hasi eta abenduaren 18an, Iruiñean, Nafarroa Arenan amaituko dana.

Barruko gorabehera eta enparauak jorratzeko Maddi Ibaibarriaga Zubikaraigaz izan dogun hitzorduan ondokoak kontau deuskuz:

1.- 2017koa Maialen Lujanbiok irabazi ostean, 2001ean zan Txapelketa Nagusia egiteko momentua baina pandemiak hankaz gora jarri eban gizartea eta egin ezinik geratu ginan. Makinatxu bat bertso saioa eta txapelketa be, bertan behera geratu ziran. Burkomin guztiak ahaztuta, aurten badator...

Bai. Denporatxua daroagu burukominakaz. Txapelketa Nagusira heltzeko aurretik herrialdetako txapelketak be jokatu behar dira eta geldi egon dira Nafarroako eta Arabakoak, Bizkaikoa zein Xilaba eta gogoan izan horreek atzeratzen badira Txapelketa Nagusia be geldi dagoala sailkatzeko be oinarrizkoak diralako.

Kontuak kontu, lau urterik behin egiten dala kontuan hartuz, 2017. urtean Maialen Lujanbiok irabazitakoaren ondoren 2021ean toketan zan baina 2022an indarbarrituta dator. Azken hileotan txapelketearen alde tekniko zein azpiegiturakoak eta jorratzen gabiz, horretarako talde bat dabil beharrean eta epaile taldea eta gai-jartzaile taldea be osotutzen eta be bagabiz, bertsogintza taldea be sortu da aurten eta hor gabiz, azken txanpan buru-belarri.

Horrezaz gan, Amasa-Villabonan egindako aurkezpenean, Nerea Erbiti eta bere taldeak egindako sintonia lehenengoz entzun dogu. Gainera, Txapelketa Nagusiko informazinoa jasoko dauen aldizkaria be hemen dozue deskargetako eta irakurteko moduan.

2.- Aitor Sarriegi eta Igor Elortzak, besteak beste, uko egin deutse txapelketan kanteteari eta Elortzaren kasuan badakigu Rafa Ruedagaz batera badabizela bertsoak eta musikea buztartzen. Mesedea ala kaltea bertsogintzarako?

Mesedea. Bizitzaren faseak dira, txapelketa danatan egoten dira bajak, danatan egoten dira arpegi barriak. Erabagi personalak dira aitatu dozuzan horreek eta guk errespetau egiten ditugu. Zazpi Eskale eta Gu ta Gutarrak proiektuak be sano aberasgarriak izan ziran.

Bertsolarien zerrendan, 36 bertsolari ibiliko dira kantuan, arabarrak 2, gipuzkoarrak 16, nafarrak bost eta hiru Xilabatik sailkatuak; bizkaitarrak hamar izango dira eta gazteena Gorka Pagonabarraga, oraintsu Bizkaie!-ren galderei erantzun eutsena. Finalaurrekoetan, aurreko edizinoko finalistak sartuko dira eta txapeldunak finalean kantauko dau.

Nabarmenduko neuke finalean arpegi barri bi ikusiko doguzala, aurreko bik ez dabelako parte hartuko, Aitor Sarriegik eta Igor Elortzak, hain zuzen be.

3.- Bideak zabaltzen gabiz eta emakumeen presentzia islatzeko eta emakumeen indarra bertsotan adierazoteko Señora Sariketea, Lokatz Loreak eta orain Nerea Ibarzabal, Bizkaiko Txapelduna izandakoa, idazten be hasi jaku eta egunotan aurkeztu dau Bar Gloria eleberria. Normaltasunez hartu behar ditugu ekimenok?

Bai. Sortzaileak dira, diziplina bat da bertsogintzea eta beste batzuk dira musikea zein literaturea. Oso aberasgarria da bat, bi, hiru eta gehiagotan ibiltea. Bakotxaren ibilbide personala eta profesionala da eta hor gu ezin gara sartu.

4.- Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena zelan bideratuko dozue?

Alkarren osogarriak diran webgune bi ditu aurten Txapelketa Nagusiak: Informazino zehatza Bertsozale Alkartearen webgunean eta bertsoa.eus webgunean.

Horrezaz gan, sare sozialen bidez be jarraitu ahal izango da, Facebook, Instagram, Youtube, Twitter eta Linkedin-en Bertsozale Alkarteak dituan kanaletan eta bertsoa.eus ataria be ahaztu barik. #BTN22 traolea erabiliko dogu txapelketearen barri emoteko.

Bertsolari Txapelketa Nagusiari jarraipena egingo deutso irailaren 18an denpoaldiari ekin eutson Hitzetik Hortzera programeak eta, jakina, bertsolaritzearen bozgorailu diranak, komunikabideak, baita Bizkaie! be.

5.- Sarrerak bagilean edo jarri zenduezan salgai baina azken ordukorik badago? Agortu edo egin dira?

Bai, polito doa salmentea eta oraingoz saio guztietarako sarrerak dagoz baina zur ibili ze azken egunotan, Txapelketea gero eta hurrago dagoanez, jentea badabil sarrerak erosten. Finaleko harmailetarako sarrerak agortuta dagoz. Amaitu baino lehen sarrerak eros¡ hemen.

Bizkaie! atariak be baditu sarrerak zaleen artean emoteko irailaren 24an Getxon jokatukon saiorako (2 + 2), zemendiaren 12an Durangon jokatuko dan saiorako (2 + 2), abenduaren 3an, Bilbon jokatuko dan horretarako (2 + 2) eta abenduaren 18ko finalerako be bai (2 + 2). Sarrerak emoten saioa hasi baino 4-5 egun lehenago hasiko gara telefonoz.

6.- Gai-jartzaile eta epaile taldeak ondo zehaztuta dagoz. Bertsozaleak baloretan dau euren lana?

Lan gatxa da, korapilotsua eta, jakina, mundu guztia gainean dago saioak zelan bideratuko dituen entzuten eta baloretan. Lurraldetasun ikuspuntuari erreparauta, Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak dagoz talde bietan eta horrek zeozelako bermea eta sinisgarritasuna dakar.

Gnerakoan, epaileek urte osoa daroe Txapalketearen gaineko gorabeherak zorrotz zehazten eta gai-jartzaile taldeak be lan handia egin dau, gaiak aukeratzen, aukera guztiak zehazten, gaiak eta bertsoak zelan buztartu jorratzen. Gainera, Epaileen Eskola Iraunkorra be martxan dago eta horra Euskal Herri osoko
epaileak batzen dira; epailetzaz eta gai tematikoak lantzeaz be arduratzen dira.

7.- Zehaztu eiskuzu zelakoa izango dan Bizkaie! eta Bertsozale Alkartearen arteko lankidetzea?

Guretzako oso inportantea da bertsolaritzearen munduan zabalkunderako bideak jorratzea eta, esangura horretan, Bizkaie! atariak lan handia egiten dau bertsolaritzearen alde, bertso saio, proiektu berezi, kronika eta enparauak jorratzen dozuezalako.

Bertsozale Alkartearen 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian laguntzaile izango da Bizkaie! ataria, lankidetzea publizidade trukean oinarrituta. Bizkaie! atariari ondokoak eskainiko deutsoz Bertsozale Alkarteak: Euskal Herri osoan banatuko diran euskarrietan logoa agertzea (30.000 aldizkaritan, www.bertsozale.eus txapelketako webgune ofizialean, saio guztietan egongo dan roll-upean eta finaleko pantailan.

Beste alde batetik, Bizkaie!-k txapelketearen jarraipena egingo dau, saioen laburpenak eta eskainiz. Bertsozale Alkartearen spot zein bideoak emongo ditu eta bannerra ikusgai egongo da txapelketea hasi eta amaitu arte.

8.- Gregorio Larrañaga Mañukorta garagarrilean joan jakun eta Txomin Garmendia be egunotan hil da, Txapelketa Nagusin lau aldiz kantau ebana eta Gipuzkoako txapelduna izan zan, bertsolari gazte zein beteranoentzat eredu...

Bai. Euskal Herri osoan maitatua izan da Mañukorta, bertsolaritzearen munduan zein arlo horretatik kanpo ibilitakoa, gogoratu Xabier Amurizak Mañukorta bertsonajea liburua be idatzi ebala orain urte batzuk. Txomin Garmendiaren ganean be zer esango deutsut, bertsolaria eta idazlea, Gipuzkoako txapelduna izan zan 1967. urtean eta lau aldiz kantau eban txapelketa nagusian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu